ANTZERKI ARINAREN 6. JARDUNALDIEN SARI BANAKETA
Hamabost egunetan zehar, 16 antzerki arinen lanak ikusi eta gero, erabakitzeko oso zaila izan den balorazio eta sarien banaketa ezagutzeko momentua iritzi da.
Epai-mahaia, paritarioa eta elebiduna, lan irabazleak aukeratuko ditu eta emaitzak datorren apirilaren 21ean, larunbata, arratsaldeko emanaldia eta gero jakinaraziko dira, 22:00ak aldera.
Banatuko diren sariak, honako hauexek dira:
“ALEX ANGULO” ANTZERKI ARINEKO SARIA (Bilboko Udaleko Kultura Sailak babestuta)
3.000 euroko diru sari hau Antzerki Arineko Jardunaldietan aurkeztutako lan onenari emango zaio. Arte Eszenikoetako profesionalez osaturiko epaimahai batek aukeratuko du lan irabazlea.
PREMIO KRISELU euskarazko muntaiarik onenarentzat. (BIZKAIKO FORU ALDUNDIAk babestuta)
Epaimahaiak erabakitzen duen euskarazko lanik onenarentzat, 3.000€ ko diru laguntza.
ANTZEZLE ONENAREN SARIA, “P6-ko ANTZERKI LABORATEGIA”-ren eskutik. 500 euroko sari bana emango zaio P6-ko epaimahaiaren ustez antzezpen borobilena eskeintzen duen gizonezko eta emakumezko aktore onenari.
IKUSLEEN SARIA: Diru saririk gabeko baina maiteenetariko bat da ohorezko sari hau.
Berritasun bezala, seigarren edizio honetan, SGAE Fundazioak, Pabellón 6ekin duen akordio baten bitartez, aukeratutako 15 lanei, testu dramatikoen sormenari suspergarri ekonomiko bat emango die.
Ibon Belandia musikomikoaren eskutik amaiera-jaia emango diegu Antzerki Arinaren Seigarren Jardunaldi hauei.
Danok zaudete gonbidatuta… lekua bete arte.