PABELLÓN 6KO GAZTE KONPAINIAREN 4. PROMOZIOAK TAULARATUTAKO ¿QUÉ FUE DE ANA GARCÍA? / ZER GERTATU OTE ZITZAION ANA GARCIARI? ANTZEZLANA BIRAN DOA.

ES
EU
ana garcia_gira_noticiaweb

PABELLÓN 6KO GAZTE KONPAINIAREN 4. PROMOZIOAK TAULARATUTAKO ¿QUÉ FUE DE ANA GARCÍA? / ZER GERTATU OTE ZITZAION ANA GARCIARI? ANTZEZLANA BIRAN DOA.

P6ko emanaldietan izandako arrakastaren ostean, azaroan zehar 4 herri bisitatuko ditu ikuskizunak.

Javier Liñeraren jatorrizko testuan oinarritutako antzezlana, Borja Ruizek zuzendu zuen. Eta bertan, Ainhoa Artetxe Uriarte, Nagore Cenizo-Arroyo, Graciela Doniz, Itxaso Gil, Jontxu Martinez Zarrabeitia, Aritz Mendiola, Leire Ormazabal, Pelayo Serrano eta Aitor Vildosola Gutierrez aktoreak ikusiko ditugu euskaraz zein gaztelaniaz egingo diren emanaldietan.

Azaroak 5, Santurtziko Serantes Kultur Aretoan (gazteleraz)
Azaroak 15, Azpeitiko Soreasu Antzokian (euskaraz)
Azaroak 22, Elorrioko Arriola Antzokian (euskaraz)
Azaroak 23, Durangoko San Agustin Kultur Gunean (gazteleraz)

¿Qué fue de Ana García? / Zer gertatu ote zitzaion Ana Garciari? Ezberdinen aurkako biolentzien inguruko kontatu beharreko istorioa kontatzen duen artista talde gazte, diziplinatu eta gaitasunez beteriko antzerki espazioa. Honek, momentu batez, artista hauek jaso duten mundua, ahots, kantu eta gorputzaren bidez aldarazteko aukera ematen die.

Jakin arazi baita ere, Pabellón 6ko Gazte Konpainiaren 3. promozioak taularatutako MI ÚLTIMO BAILE antzezlana, laster Pabellón 6 aretoan bertan bai eta bertatik kanpo ikusgai egongo dela.

Share on FacebookTweet about this on TwitterPin on PinterestEmail this to someone

Bidali