ON KRISTOBALEN ERRETAULATXOA erakusketaren inaugurazioa

ES
EU
expo_retablillo_noticia

ON KRISTOBALEN ERRETAULATXOA erakusketaren inaugurazioa

BANBALINA ARTEKO LANBIDEAK, Enplegu eta Prestakuntza programa bat da, DEMAk Pabellón Nº6 Arte Eszenikoen Sortzaileen Elkartearekin elkarlanean gauzatzen duen, programa. Eta antzerki-lanbideak sustatzea du helburu, hala nola jantzi eszenikoen diseinua edo karakterizazioa. Aurten, II. edizio honetan, 16 pertsonak parte hartu dute jantzi, makillaje eta ile-apainketa taldeetan.
Erakusketa honetan, Federico García Lorcaren EL RETABLILLO DE DON CRISTÓBAL antzezlaneko Makillaje eta Ile-apainketa eta Jantzi proposamenak erakusten dira.
Lorcaren antzezlan honetako pertsonaien karakterizazioa artearen komedia abiapuntu eta inspirazio gisa hartuta diseinatu da.
JANTZI DISEINUEN proposamenak Amaia Perez, Cinthya Cubillo, Isabel Rodriguez, Karmele Corona, Leire Legarra, Marisa Dominguez, Mirari Aranburu eta Nerea Rodriguezenak dira.
ILE-APAINKETA ETA MAKILLAJE proposamenak Alba Sanchezek, Amaia Maestrok, Cecilia Junquerak, Iradi Zelaiak, Irati Rodriguezek, Jasone Aldayk eta Maika Perezek egin dituzte.

EL RETABLILLO DE DON CRISTÓBAL
On Kristobal antzerkiaren muina zara.
Antzerki guztia zugandik sortzen da.
Federico García Lorca
Buenos Aires, 1934
Federicok kaxhiporrako txotxongiloetan inpirazioa hartuta bere antzerki-ibilbidea hasi zuen, abangoardia dramatikoekiko zaletasuna herri-tradizioko generoekin uztartu nahian. Txotxongiloei
dagokienez, Lorcak Frantziako eta Andaluziako tradizioaren alderdi bitxienak biltzen ditu, baita hizkuntzaren erabilera ludikoa eta animazio-teknikak ere.
Bere ekarpena, hezur haragizko pertsonaiaetan, katxiporra pertsonaien izpiritua eranstea izan zen, testuen alde heldua sustatuz eta alderik inuzenteena albo batera utziz. García Lorca haurren
kantutegian oinarritzen da, bere haurtzaroarekin lotura nostagikoa mantenduz. Sei urte zituela asko markatuko zuen txotxongiloen ikuskizun batera joan zen, eta bere amak bere jostailurik
gogokoena bihurtuko den txotxongiloen antzoki bat oparitzen dio. Heldua eta autore ezaguna izanik, familia osoaren aurrean egiten zituen Gabonetako erritual bihurtu zituen txotxongilo-
emanaldiak. Eta, gainera, haren poesia….

COMMEDIA DELL´ARTE
Commedia dell´Arte edo Artearen komedia, Italian XVI. mendean sortu eta XIX. menderarte iraun zuen herri-antzerki mota bat da. Genero gisa, Italiako Errenazimentuko literatur antzerkiko
elementuak eta Inauterietako tradizioak (maskarak eta jantziak), baliabide mimikoak eta trebetasun akrobatiko txikiak nahasten ditu. Aktoreak profesionalizatu eta konpainia egonkorrak sortu ziren garaikoa da. Argumentu tipikoenek, argumentu oso sinpleek, maitemin-bikote baten (adibidez, Florindo eta Isabella) abenturak eta gorabeherak kontatzen dituzte, familia aurka dutelarik
(Pantaleone edo Il Dottore). Zanniak intrigak, mimoak eta akrobazien sortzaile dira; Arlequín eta haren andregaia Colombina, Brighella azkarra, Polichinela baldarra edo Truffaldino.
Shakespeare, Lope de Vega edo Molière bezalako maisu klasikoek erabili zituzten “Artearen Komediaren! gako asko. XIX. mendean desagertu ondoren, pantomima eta pailazoen antzerki-ikuspegia bezalako generoetan jarraitu zuen. XX. mendearen amaieran, antzerki independentearen funtsezko giltzarrietan eta, eredu didaktiko gisa, antzerki oso baten ideologian (aktorean eta kolektiboan oinarritua) hautematen zen, keinuaren eta inprobisazioaren boterearen berreskuratzailea, Meyerhold, Jacques Copeau, Jean-Louis Barrault eta, bereziki, Dario Foren obran hautematen den bezala.

Share on FacebookTweet about this on TwitterPin on PinterestEmail this to someone

Bidali