PROTOKOLOA

ES
EU
protocolo_covid_web

PROTOKOLOA

Bazkide agurgarria:
Jarraian, guztion segurtasuna eta osasuna bermatzeko neurri erraz batzuk azalduko dizkizugu.
Garrantzitsuena: etortzekoa zaren egunean, ez bazara ondo topatzen, ez etorri Pabellón 6era, atzeratu bisita.

Pabellón 6era iristean, segurtasun-distantzia errepetatzeko ADIERAZITAKO GUNE ezberdinak daudela ikusiko duzu.

LEHIATILA:
Sarrerak aldez aurretik erreserbatu ahal izango dira webgunearen bidez edo telefonoz, eta banku-transferentzia bidez ordaindu ahal izango dira. Aretora sartzeko, nahikoa izango da erreserba berresteko posta elektronikoa erakustea (telefonoan edo inprimakian); horrela, ez da lehiatilatik pasatu beharko.
Emanaldiaren egunean, sarrerak lehiatilan ere salduko dira (hala ere, aldez aurretik erreserbatzea gomendatzen da, lekua mugatua delako). Ordainketa kreditu-txartelarekin egin daiteke.

ARETOA:
Besaulki-patiorako sarbidea:
Emanaldia hasi baino 20 minutu lehenago sartu ahal izango da. Horretarako, ilara errespetatuko da segurtasun-distantzia mantenduz, eta Pabellón 6ko langileen laguntzarekin, iriste-ordenaren arabera beteko dira eserlekuak. Ezingo da eserlekurik aukeratu.
Ezin da edariarekin ez eta janariarekin sartu.

TERRAZA, TABERNA, PLAZA:
Barra P6eko kanpoaldera eraman da eta plaza mahaiez prestatu da.

KONTUAN HARTU BEHARREKOAK:

Musukoa:
Musukoa erabiltzea DERRIGORREZKOA da. Ikusle bakoitzak bere musukoa ekarriko du.

Eskuak garbitzea:
Barruko aldera sartzean, eskuak gel hidro-alkoholikoarekin garbitzea DERRIGORREZKOA izango da. Gel hidro-alkoholikoak gune ezberdinetan topatuko dituzu.

Antzokiaren eguneroko garbiketa:
P6 egunero garbitzen eta desinfektatzen da, antzezpen bakoitzaren ostean.

Eskuko programak:
Webgunean egongo dira eskuragarri formatu digitalean.

Besarkatu antzerkia Pabellón 6en

Share on FacebookTweet about this on TwitterPin on PinterestEmail this to someone

Bidali