ANORMALTASUN BERRIA liburuaren aurkezpena AUTOGESTIOAREN inguruko tailer praktikoaren bitartez.
Jabier Lertxundi Barañano Ekonomian doktore eta EHUko Soziologian lizentziadunak idatzitako “ANORMALTASUN BERRIA” izeneko argitalpena dela eta, datorren larunbatean tailer zeharo interesgarri bat antolatu dugu, AUTO ERAKETAN eta bere esperientzietan oinarriturikoa. Horretarako, liburua egiteko garaian Jabierren familia taldeko kideen inpresio eta esperientziez gain, Urtzi
(ilustratzailea) eta Koikili Lertxundi (itzultzailea eta hitzaurrearen egilea), kulturaren munduan aplikatutako esperientzia autogestionatuetan sakonduko dugu.
Horretarako, zer hobe erreferenteetako batzuei entzutea baino, gure Pabiloi 6 proiektuari entzutea baino. Hain zuzen ere, Ramón Barea (liburuaren egilearen gaztaroko laguna), Ylenia Baglietto eta Lander Otaola izango dira gaia kulturaren ikuspegitik jorratuko dutenak.
Tailerra borobiltzeko, Gazte Konpainiako arduradunek bere jaiotzaz, bilakaeraz eta egin beharreko proiektuez hitz egingo digute, baita bere egoitza berriaren estreinaldiaz ere, Pabellón 6tik AUTO independizatzeko erabaki estrategikoa dena alegia.
Egun bakarra izango da. Zuen zain gaude.
Data: Abenduak 12, goizeko 11:00tan.
Tokia: P6ko Gazte Konpainiaren egoitzan (Deustuko Erribera, 47).
*Sarrera libre da, baina lekua mugatuta dago (erreserbatzeko info@pabellon6.org)