SOLASALDIA: “LA MEJOR MADRE DEL MUNDO” publikoarekin topaketa
LA MEJOR MADRE DEL MUNDO antzezlanak, konbertsazio asko eragiten ditu: sorkuntzaren, amatasunaren eta amen sormen-prozesuen inguruan.
Beraz, Nuria Labari egilearen bisita aprobetxatuz, publikoarekin topaketa antolatu dugu larunbatean, otsailak 6, 12:30ean Pabellón 6an.
Bertan parte hartuko dute:
Nuria Labari, idazlea eta “LA MEJOR MADRE DEL MUNDO” liburuaren egilea
Juana Lorrek “LA MEJOR MADRE DEL MUNDO” antzezlanaren bertsioa egokitu eta zuzendu du.
Eta topaketaren bideratzaile gisa Katixa Agirre, idazlea eta “LAS MADRES NO” liburuaren egilea.
Topaketa irekia da, baina lekua mugatua dagoenez, beharrezkoa da aldez aurretik erreserbatzea, posta elektroniko bat bidaliz (info@pabellon6.org)
Zuen zain gaude, asko dago hitz egiteko eta!!!