BADAUZKAGU “ALEX ANGULO” ETA “KRISELU” ANTZERKI LABURREN JARDUNALDIETAKO IKUSKIZUN ONENEN SARIAK

ES
EU
sariak_berria

BADAUZKAGU “ALEX ANGULO” ETA “KRISELU” ANTZERKI LABURREN JARDUNALDIETAKO IKUSKIZUN ONENEN SARIAK

Duela hilabete inauguratu ziren Pabellón 6eko Antzerki Arineko 8. Jardunaldiak, 16 proposamen ezberdin (13 estreinaldi eta 3 gonbidatu). 12 egunetan zehar, 144 emanaldiren ostean, jardunaldien amaiera iritsi da eta orain irabazleak zeintzuk diren ezagutzeko unea dugu. Atzo bildu zen epaimahaia saridunak zeintzuk izango ziren erabakitzeko.

Bilboko Udaleko Kultura Sailak emandako ikuskizun onenaren 3.000 euroko Alex Angulo saria, Aitor Vildósolak idatzi eta zuzendutako “El dilema de Otis” antzezlanarentzat izan da, Paula Guereñuk eta Marina Yañezek antzeztua. Bestalde, “Salaketa” antzezlanak euskarazko lan onenaren Kriselu saria jaso du, beste 3.000 euro, Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren eskutik. Goiatz Labandibarren testua, Mikel Martinezek eta Gaizka Chamizok antzeztua. Igandera arte itxaron beharko da gainerako sariak ezagutzeko: Pabellón 6eko Antzerki Laborategiak ematen duen Interpretazio Onenaren Saria eta Ikusleen Saria, Maiatzaren 9an, igandean, 13:30etan egingo den sari-banaketa ekitaldian, LOS ABORÍGENES: Lorca, Dalí, Buñuel antzezlanaren emanaldi ostean.

Epaimahaia, aurten, 5 emakumek osatu dute: Reyes Moleres, aktoreak; Betitxe Saitua, jantzi-diseinatzaileak; Teresa Abajo, EL CORREO egunkariko kultur saileko kazetariak; Miriam K. Martxante, aktoreak eta Itxaso Belaza kazetari eta Pabellón 6eko bazkideak.

Aurtengo edizioan, berrikuntza bezala, saritutako piezak, datorren asteburuan (maiatzaren 8an eta 9an, 18:00etatik aurrera) berriro antzeztuko dituzte, horrela, ikusterik izan ez dituztenek ikusteko aukera izan dezaten. “El dilema de Otis” eta “Salaketa” pieza irabazleei, lehiaketatik kanpo parte hartu duen “El retablillo de Don Cristóbal” gehituko zaie. Sarrerak salgai daude esteka honetan: www.pabellon6.org.

Aurtengo aipamen berezia, murrizketa eta osasun protokolo higieniko guztiak tarteko, astebururo piezak ikustera gertutatu den publikoarentzat da. Eta guzti hau ahalik eta hobekien atera zedin eskuz-esku lanean jardun duten Pabellón 6 eta Gazte Konpainiako taldekideentzat. Eskerrik asko guztioi.

9. ediziora arte!!!

Share on FacebookTweet about this on TwitterPin on PinterestEmail this to someone

Bidali