Azaroan “LOVE & MONEY” antzezlana estreinatuko da, euskara hutsean egindako lehen ekoizpena

ES
EU
web_noticia_love_money

Azaroan “LOVE & MONEY” antzezlana estreinatuko da, euskara hutsean egindako lehen ekoizpena

Denboraldiko egitarauarekin jarraituz, azaroan, Pabellón 6eko Antzerki Laborategiaren eskutik, euskara hutsean egindako lehen ekoizpena estreinatuko da.

Antzezlanak Dennis Kellyk idatzitako liburuaren LOVE & MONEY jatorrizko izenburua mantenduko du. Euskarazko bertsioa Idoia Barrondok egin du eta lanaren zuzendaria Cécile Marquette da. Ugaitz Alegria, Aitor Echarte Merino, Eneritz García Alonso, Miriam K. Martxante eta Aiora Sedano dira pieza honetako antzezleak.

Alderantziz kontatutako fabula garaikide ilun honetan, Dennis Kellyk planteatutako funtsezko galdera hau izan liteke: zer gertatzen da maitasunarekin, diruarekin obsesionatuta dagoen gizarte batean? Zorrez jositako bikote baten infernuetarako jaitsierarekin, kontsumo-gizarteari eta neoliberalismoaren indarkeriari buruz galdetzera gonbidatzen gaitu. Baita geure desioez ere.

Estreinaldia Arriaga Antzokian izango da urriaren 26an eta azaroaren 4tik aurrera Pabellón 6en egongo da ikusgai.

Share on FacebookTweet about this on TwitterPin on PinterestEmail this to someone

Bidali