ANTZERKI ARINEKO 10. JARDUNALDIAK

ES
EU
teatro breve apaisado sin logos (web y mailing) 2023

ANTZERKI ARINEKO 10. JARDUNALDIAK

P6 Arte Eszenikoen Sortzaileen Elkarteak bultzatuta eta Bilboko Udalaren *Kultura* Sailak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Café Bilbao/Tartean Teatroak eta P6 antzerki laborategiak lagunduta hemen dira aurtengo jardunaldiak
Oinarriak

P6ko Antzerki Arineko 10. Jardunaldiak, 2023ko martxoaren 17tik apirilaren 16ra bitartean izango dira.

– Antzezlanek gehienez 15 eta gutxienez 10 minutuko iraupena izango dute (Garrantzitsua da ezarritako denborara egokitzea, emanaldi-egunetan atzerapen-arazorik ez sortzeko).
– Testuak estreinatugabeak izan behar dira, eta jatorrizkoak, hau da, ez da antzezlan luzeagoen moldaketarik onartuko.
– Euskarazko edota gaztelaniazko testuak onartuko dira.
– Gutxienez bi antzezlek jokatuko dute; hortik aurrera, nahi beste. Bakarrizketarik ez da onartuko.
– Antzezlanak areto txikietan antzezteko modukoak izango dira.
– Ez da audio ezta argiztapen sistemarik egongo. Argiztapena (eta audioa), aretoak daukana izango da edota eszenografiako elementuek eskeintzen dutena (Lanparek, linternek, mp3ek, sakeleko telefonoek…)
– Parte hartzaileek emanaldi egunetan prestasuna eta malgutasuna eskaini beharko dute emanaldiak behar bezala antolatu ahal izateko. Data librerik ez izateak proiektua jardunaldietatik kanpo utz dezake.

Gaia eta estiloa

– Gaia eta estiloa libreak izango dira.

Epea, aukeraketa eta saioak

Edizio honetarako 10 lan hautatuko dira, eta oraindik zehaztu gabe dagoen egutegi baten arabera, zenbait egunetan eta emanalditan zehar antzeztuko dira. Muntaia guztiek emanaldi kopuru berdina izango dute.

CAFÉ BILBAOk antolaturiko Teatro Laburreko Sarien artean, muntai horien barruan bat aukeratuko da.
Emanaldien lehenengo eguna 2023ko martxoaren 17an izango da.
Emanaldi bakoitzean bildutako diru-kopuruaren %80a taldeentzat izango da.

Produkziorako sari eta dirulaguntzak

“ALEX ANGULO” ANTZERKI ARINEKO SARIA
(Bilboko Udaleko Kultura Sailak babestuta)
3.000 euroko diru sari hau Antzerki Arineko Jardunaldietan aurkeztutako lan onenari emango zaio. Arte Eszenikoetako profesionalez osaturiko epaimahai batek aukeratuko du lan irabazlea.

KRISELU SARIA euskarazko muntaiarik onenarentzat.
(BIZKAIKO FORU ALDUDIAk babestuta)
Epaimahaiak erabakitzen duen euskarazko lanik onenarentzat, 3.000€ ko diru laguntza.

“Café Bar Bilbao” PRODUKZIORAKO SARI BEREZIA
Epaimahai batek “Cafe Bar Bilbao” antzerki laburreko testuen leihaketako saridunen artean (edozein urtetakoa) lan bat aukeratuko du eskenaratua izateko.
(Saritutako lanen testuak hemen: http://bilbao-cafebar.com/cafe-teatro/)

Café Bar BILBAO eta TARTEAN teatroak finantzatuko dute aukeratutako antzezlanaren ekoizpenaren zati bat. Hori zehazteko, erreferentziatzat antzezlanean dauden aktore kopurua hartuko da kontutan. 250€ aktore bakoitzeko, nahiz eta laguntza ez den inoiz 600€ baino gutxiagokoa ezta 1000€ baino gehiagokoa izango.

ANTZEZLE ONENAREN SARIA, “P6-ko ANTZERKI LABORATEGIA”-ren eskutik.
500 euroko sari bana emango zaio P6-ko epaimahaiaren ustez antzezpen borobilena eskeintzen duen gizonezko eta emakumezko aktore onenari.

IKUSLEEN SARIA
Ikuslegoak 1etik 5etarako eskalan ikuskizunak bozkatzeko aukera izango du. Puntu gehien lortzen duen ikuskizunak PUBLIKOAREN SARIA jasoko du, diru saririk gabeko ohorezko saria da.

Proposatutako antzezlanen jabetza:

Ikuskizunaren jabetza eta hau zirkuituratzeko eskubidea, muntaia burutzen duen talde edo konpainiarena da. P6-k eta bestelako dirulaguntzak emango dituzten erakundeek ez dute inolako jabetza eskubiderik, salbu Jabetza Intelektualarengatik ondorioztatu daitezkeen eskubideak, kasuan kasu. Baina deialdi honetan laguntzaren bat jaso duten edo sarituak izan diren ikuskizunek, etorkizunean egingo lituzketen emanaldien publizitatean espreski azaltzeko konpromezua hartuko dute.

Zalantzak eta izena ematea:

Apuntatzeko epea 2022ko abenduaren 13an hasi eta 2023ko urtarrilaren 20an 23:59etan bukatutzat emango da.
2023ko urtarrilaren 23an iragarriko dira X. Antzerki Arineko Jardunaldietarako aukeratutako piezak

Informazioa email bidez bidaliko da honako helbidera: info@pabellon6.org gaia zehaztuz: ANTZERKI ARINAREN X JARDUNALDIAK.

Zalantzak argitzeko bidali email bat honako helbidera: info@pabellon6.org
Parte hartu nahi dutenek email bidez eman beharko dute izena, ondorengo informazioa erraztuz:

– Lantaldeaen izena.
– Testu originala (word edo pdf-en)
– Antzezlanaren Zuzendari eta Idazlearen izenak.
– Antzezlanaren hizkuntza.
– Antzezleen izenak.
– Sinopsia.
– Gutxi gora beherako iraupena.
– Espazio eta teknika beharrak.
– Muntaketaren irudia edo kartela

Share on FacebookTweet about this on TwitterPin on PinterestEmail this to someone

Bidali