Pabellón 6eko Gazte Konpainiak KOMEDIA MADARIKATUA/DIVINA TRAGEDIA estreinatuko du

ES
EU

Pabellón 6eko Gazte Konpainiak KOMEDIA MADARIKATUA/DIVINA TRAGEDIA estreinatuko du

2023a estreinaldi berri batekin hasiko dugu: KOMEDIA MADARIKATUA/DIVINA TRAGEDIA.

Pabellón 6eko Gazte Konpainiaren promozio berria antzezlanaren azken entseguetan murgilduta dago. Saioa Irribarren da zuzendaria eta antzezleak honako hauek dira: Silvia Larrauri de Miguel, Luix Mitxelena Mitxelena, Andrea Mora Ahedo, Uxue Fuertes Vega, Ziggy Docherty Sánchez eta Aitzol Villahoz Prieto.

Drama eta komediaren artean, antzezlan hau manipulazioaz eta giza ergelkeriaz mintzo da. Zentzugabekeriaren jolas bat, guden kritika batean.

Komedia, Tomas Afanen TRÍPTICO INFERNAL lanaren egokitzapena, 2 bertsiotan eskainiko da: euskarazko bertsioa KOMEDIA MADARIKATUA urtarrilaren 27tik 29ra eta gaztelerazko bertsioa DIVINA TRAGEDIA otsailaren 3tik 26ra.