PABELLÓN 6KO ANTZERKI ARINEKO 10. JARDUNALDIETAKO PALMARESA
Hilabeteko emanaldiaren eta aparteko asteburu baten ondoren (beste edizio batzuetako 3 pieza sariturekin), atzo, apirilak 16, eguerdiko 12: 00etan eta solazo ikusgarri batekin banatu zen palmaresa. Gala xume bat, non antzerkiarekiko maitasunak alde guztietatik gainezka egiten zuen… Harmailetan, parte hartuko duten taldeak, senitartekoak eta lagunak, epaimahaia eta, oro har, publikoa.
ALEX ANGULO SARIA
(3.000 €-koa eta Bilboko Udaleko Kultura Sailak babestuta)
¿ME DEJAS DARLE EL BIBERÓN?, Patxo Telleriaren dramaturgia, Jon Ander Gamboa y Olatz Ganboa protagonista dituenauna.
Epaimahaiak egokitzat jo zuen 2 aipamen berezi egitea: EL CONSERJE eta VINAGRE.
KRISELU SARIA
(3.000 €-koa eta BIZKAIKO FORU ALDUDIAk babestuta)
DUZHE DOBRE, Iñaki Ciden testu bat, Joserra Fachadok zuzentzen du eta Eneritz Sánchez, Iñigo Elosegi eta Iñaki Cid ditu protagonista.
ANTZEZLE ONENAREN SARIA
(500 €-koa P6ko Antzerki Laborategiaren eskutik).
Sara Barroeta eta Leire Orbe (ex aequo)
Diego Pérez eta Iñaki Urrutia (ex aequo)
eta hirugarren sari bat, FIKZIOHESIAko taldearentzat, egindako lanarengatik.
PUBLIKOEN SARIA
Publikoaren saria ere EL CONSERJE eta ¿ME DEJAS DARLE EL BIBERÓN? antzezlanaren artean an banatu zen.
Gala Luix Mitxelenak eta Uxue Fuertesek aurkeztu zuten (Itxaso Gilek eta Arnatz Puertasek, beste edizio batzuetako aurkezleek, ezin izan zuten oraingoan gala aurkeztu, eta bideo dibertigarri bat bidali zuten).
Gala 3 emanaldirekin tartekatu zen:
Mikel Martinezek Roald Dhal-en Mari Errauskinen ipuina errezitatu zuen
Imanol Ituiñok bere magia-zenbaki magistralekin gozatu gintuen.
Eta ALNAHI taldeak, Nahikari Rodriguezek eta Alex Palancak osatua, galari amaiera musikala eman zioten.
Francisco Echarte ikuslea bere besaulkietatik altxatu zuten, publikoaren saria emateko.
Ramon Bareak eta Maitek eman zituzten Interpretazio lan onenaren sariak.
Imanol Alvarez epaimahaikideak gauza bera egin zuen Kriselu sariarekin.
Azkenik, Alex Anguloren bikoteak, Mayda Zabalak, eman zuen Alex Angulo Saria, Kepa Alesso epaimahaikidearekin batera.
Hamargarren edizioko epaimahaia Imanol Alvarezek, Vene Herrerok, Urko Aristik, Kepa Alessok eta Nora Bareak osatu dute.
Amaitzeko, Antzerki Laburreko Jardunaldien 10 edizioen laburpen-bideo bat, guztira 149 pieza eta 300 interpretek baino gehiagok parte hartu dutena.
11. edizioara arte.
Gora antzerki arina !!!