DÍAS ESTUPENDOS, GAZTE KONPAINIAREN HURRENGO EKOIZPENAREN IRAKURKETA
Gaur goizean Gazte Konpainiaren ekoizpen berriaren irakurketa izan da.
Aurtengo testua Alfredo Sanzolen DÍAS ESTUPENDOS izan da, udako izpiritu osoa biltzen saiatzen den komedia, udak gugan pizten dituen amets eta itxaropenei buruz hitz egiten diguna.
Antzezlana Itziar Lazkanok zuzendu du eta Sofía Zallio, Izar Pizarro, Markel Vázquez, Itxaso Sánchez, Omar Somai eta Gorka Luna ditu protagonista. Atal teknikoan Fernando Alcaúzar izango da argiztapenaren arduraduna, María Casanueva del atrezzo eta Betitxe Saitua piezako jantziena.
Entseguak urrian hasiko dira eta estreinaldia 2024rako aurreikusita dago. Pieza euskaraz eta gaztelaniaz ikusi ahal izango da. Patxo Telleriak egingo du euskarazko bertsioa.