BIGARREN EKITALDIA (segundo acto) dokumentala Filmin-en ikusgai dago
Hainbat zinemalditan izan ondoren, BIGARREN EKITALDIA (segundo acto) dokumentala Filmin ordainpeko plataformaren katalogoan dago.
Filmak ideia hau du abiapuntutzat: edozein hiritako eraldaketaren prozesuan espazio alternatiboak sortzea bultzatu behar direla, kultura planteamendu ireki eta berritzaile batetik ulertuta. Hori dela eta, adibidetzat hartzen du Pabellón 6 espazioa eta honen 10 urteko ibilbidea.
Hainbat jaialditatik igaro ondoren (ZINEBI, Madrilgo Zinemaldia FCM-PNR, FICARD 2022) eta FICARDen Dokumental Onenaren saria jaso ostean, dokumentala Pabellón 6 aretoan proiektatu zen, grabatu zen lekuan bertan.
Pabellón 6 sortu zenetik hamar urte bete direnean, sortzaileek, eta hainbat aktorek, zerrategi zahar bat izatetik gaur egun ezagutzen dugun kultura erakartzeko gune bihurtu arteko eraldaketaz dihardute.
Dokumentala Ainhoa Urgoitiak eta Enrique Reyk zuzendu dute elkarlanean. Bertan Ander Entziondo arkitektoaren, Ramón Barea, Irene Bau, Itziar Lazkano, Maria Goiricelaya, Borja Ruiz, Sandra Tejero eta Ioritz Benito aktoreen testigantzak jasotzen dira, Pedro Barearekin batera.
Trailerra ikusteko: https://www.dailymotion.com/video/x8qlky9