MONDRAGON UNIBERTSITATEKO IKASLEEK ANTZERKI TAILER BAT EGIN DUTE PABELLÓN 6en
Mondragon Unibertsitateko ikasleek antzerki tailer batean parte hartu dute aste honetan, prestakuntza arautua osatzeko. Jarduera Aste Bereziaren barruan sartu da, non gazteek hainbat jarduera egiten dituzten ezaugarri pertsonalak lantzeko. Tailerra Sandra Ortuetak eman du, ekainaren 11n, asteartean, Pabellon 6 egoitzan, eta bertan MYGADEko (enpresen zuzendaritza eta administrazio gradua) lehen eta bigarren mailako 50 bat pertsonak parte hartu dute.
Jolasen eta inprobisazioen bidez (entzute aktiboa, feedbacka, talde-lana, adimen emozionala, espazioaren kontrola…), lantegiaren helburua banakako eta taldeko konfiantza sortzea da, ahots- eta gorputz-kontzientziarekin. Lantegian proposatzen diren dinamikek tresna baliagarriak eskaintzen dituzte eguneroko esparruan, baina baita esparru profesionalean ere: konfiantza, errespetua, komunikazio-formulak, emozioaren eta egoeraren kudeaketa… landuz.
Klaseak amaituta egon arren, espektatibekin joan ziren taillerrera, eta barre eta jolas artean soberan gainditu zituzten espektatiba horiek. Ongi deskribatzen zuten bezala, saioa “gutxiagotik gehiagora” joan zen. Lotsa gutxiago, konfiantza gehiago. Zalantzarik gabe, tarte atsegina, entretenigarria eta dibertigarria uda beste energia batekin hasteko.