“FAUSTO, HERRITAR EREDUGARRI” LIBURUAREN AURKEZPENA
Hitzordu berezi batera gonbidatzen zaituztegu.
Irailaren 28an, emanaldiaren ondoren, 21:00ak aldera, “FAUSTO, HERRITAR EREDUGARRI-FAUSTO, CIUDADANO EJEMPLAR” argitalpen bikoitzaren (euskaraz-gaztelainaz) aurkezpena egingo da.
Fausto, kartzelan preso dago. Indultua eskainiko diote arima Madame Demokraziari saltzearen truke. Faustok ezkontzarekin hasiko du Ongizatearen gizartean egin beharreko bidea, Mefistófeles emaztetzat onartuta. Aurrerantzean, izaki honek gidatuko du fausto ereduzko herritarra bihurtzeko zeharkatu beharko duen arrataskarako bide ilun, haluzinagarri, elektroniko, arriskutsu eta atzera bueltarik gabekoan, botearen eta gailentasaunaren bila.
Talde osoa izango da bertan: Galder Pérez, Lander Otaola, Mikel Losada, Diego Perez, Miriam K. Martxante, Endika Lahaine eta Eneko Axpe. Ekitaldian liburuko pasarte batzuk irakurriko dira, rap eta dj-aren musikaz lagunduta.
C. Marloweren Fausto klasikoaren bertsio “ausart” bat, non arima deabruari saldu beharrean demokraziari saltzen dion, estetika sadomasokistarekin eta zuzeneko musika elektronikoarekin (rap eta dj). Ekoizpena 2014an estreinatu zen Pabellón 6, eta urtebete geroago, 2015ean, euskaraz antzeztu zen, Korrika Kulturalak antolatutako ekintzen artean.