¿QUIÉN NOS DISPARÓ? biran…
Arriagako estreinaldiaren ondoren, otsailaren 13an, bira hastear da…
¿QUIÉN NOS DISPARÓ? proiektua Gasteizko Principal Antzokiak, Donostiako Victoria Eugenia Antzokiak eta Bilboko Arriaga Antzokiak bultzatzen duten «Antzerkigintza berriak–Nuevas dramaturgias» programaren baitan sortu zen proiektua, eta Pabellón 6 arduratu da muntaketaren produkzio exekutiboaz.
¿QUIÉN NOS DISPARÓ? benetako gertakarietan oinarritutako alegia da; baina, aldi berean, baita fantasia ere, gertakizunak errealegiak diren arren. Istorioaren hasiera hauxe izan zitekeen: «Bazen behin Errumania izeneko urrutiko herrialde bat, komunismo banpiriko baten diktadurapean bizi izan zena. Erregimen hori suntsitzeko, diktadoreak fusilatu zituzten eta demokrazia kapitalista ezarri. Horrela, Europako bigarren herrialderik pobreena izatea lortu zuten». Desengainuari buruzko alegia bat dela esan dezakegu, beldurrari buruzkoa, emigrazioari buruzkoa, esplotazioari buruzkoa, noizbait munduko lekuren batean maitatuak sentituko garen itxaropenari buruzkoa. Esperpentoa, errebista musikala, mina eta umorea aurkituko ditugu lan honetan, bai eta gero eta gizatasun gutxiago duen mundu honi buruzko begirada itxaropentsua ere.
¿QUIÉN NOS DISPARÓ? antzezlana Alexandru Stanciu antzerkigile eta aktoreak idatzi eta Ramón Bareak zuzendu du. Oholtza gainean, sei antzezle osatutako taldea dago: Itziar Lazkano, Olatz Ganboa, Nagore Navarro, Leyre Berrocal, Juana Lor eta Gaizka Chamizo. Soinu-espazioa Adrián García de los Ojosena da, eszenografia eta jantziak Betitxe Saituarena, argiztapen-diseinua Edu Berjarena, bideo-edizioa Iñigo
Coborena, koreografiak Olatz Ganboarena eta dokumentalista gisa Alexandru Stanciu bera (antzezlanaren egilea). Proiektuaren ekoizpen exekutiboa Pabellón 6ek egin du.
Jarraian, hurrengo emanaldiak zehaztuko ditugu::
martxoak 19, 18:30: TEATRO PRINCIPAL ANTZOKIA (Donostia).
martxoak 21, 20:30: KULTUR LEIOA (Leioa).
martxoak 22, 19:30: FÉLIX PETITE ANTZOKIA (Vitoria-Gasteiz).
maiatzak 15, 20:00. GAYARRE ANTZOKIA (Iruña).
maiatzak 16-25. PABELLÓN 6 (Bilbo).