“LOVESONG” HURRENGO EKOIZPENAREN IRAKURKETA

ES
EU

“LOVESONG” HURRENGO EKOIZPENAREN IRAKURKETA

Gaur goizean, ekainak 27, LOVESONG, Pabellón 6eko antzerki-laborategiaren ekoizpen berriaren irakurketa izan da.

Istorio hunkigarri bat da, Maggieren eta Billyren arteko bizitza osoko bidaian nabari diren maitasunari eta denboraren iraganari buruzkoa, gaztaroko pasiotik hasi eta berrogei urte geroagoko isiltasunetarainokoa.

Antzezlana Abi Morganek idatzi du, Sandra Maturanak zuzenduta, eta Itziar Lazkano, Felipe Loza, Itxaso Sánchez eta Kepa García dira protagonistak.

Datorren astean hasiko dira entseguak eta estreinaldia urtearen amaieran izango da (abenduaren 18an Arriagan eta ondoren Pabellón 6en).

Bidaia polit bat izan, ekipo !!!