Sandra Maturanak antzerki fisikoari buruzko ikastaroa emango du urrian

ES
EU

Sandra Maturanak antzerki fisikoari buruzko ikastaroa emango du urrian

“EL CUERPO COMO PUENTE ENTRE TEXTO Y MOVIMIENTO” ikastaro trinko honen helburua, gorputza eszenan esanahiak emateko eta koherentzia eskaintzeko motorra izan daitekela erakustea da. Ariketa praktiko eta progresiboen bidez, hizkuntza propioa eraikiko da urratsez urrats, sinpletasunetik hasi eta konplexutasun handiagoko dinamiketarantz aurrera eginez. Helburua pertsonaien arteko harremanen sorrera aztertzea da, mugimendua azpitestua sortzeko eta narrazio-modu berrien detonatzaile gisa erabiltzeko.

Ikastaroa urriaren 18an eta 19an izango da eta Sandra Maturanak emango du. Une honetan LOVESONG zuzentzen ari da, urte amaieran estreinatuko dugun ekoizpen propioa.

Informazio gehiago eta izena emateko.