Gazte Konpainiaren entzunaldiak hasi dira

ES
EU

Gazte Konpainiaren entzunaldiak hasi dira

Bihar, asteartea, irailak 1, hasiko dira Gazte Konpainiaren promozio berrirako antzezle-zerrenda osatzeko probak. Eta irailaren 3ra arte jarraituko dute (goizez eta arratsaldez).

Aurtengo edizioan 106 gaztek aurkeztu dute hautagaitza, beraz, erabakia zaila izango da.

Bertolt Brechten ARTURO UI eta bere GORAKADA JASANEZINA oraingoan aukeratu den obra. Estreinaldia Arriaga Antzokian izango da, martxoaren 3an, eta ondoren Pabellón 6en egongo da ikusgai, bi bertsioetan, euskaraz eta gaztelaniaz.

Galder Irustak egingo du antzezlanaren egokitzapena eta zuzendaritza.

Egun batzuk geratzen dira aurretik, urduritasunez, ilusioz, gogoz eta antzerki handiz beteta.

Kaka zaharra partaide guztiei!!!