GAZTE KONPAINIAREN PROMOZIO BERRIA

ES
EU

GAZTE KONPAINIAREN PROMOZIO BERRIA

Pasa den ostegunean, irailak 17an, Gazte Konpainiaren ekoizpen berriaren irakurketa egin zen. Hamaikagarren promozioa izango da.

Bertolt Brecht-en ARTURO UI eta bere GORAKADA JASANEZINA izan da oraingoan aukeratu duten testua. Lan honek iragan mendeko fenomeno gaurkotuenetako bat aztertzen du: faxismoaren gorakada, eta bi bertsiotan antzeztuko da: euskaraz eta gaztelaniaz.

Galder Irustak moldatu eta zuzendu du antzezlana, eta Ariane Elixalde, Jokin González, Maria Iturbe Rey, Ander Lacalle Pérez eta Anje Oregi ditu protagonista.

Entseguak azaroaren amaieran hasiko dira eta estreinaldia martxoaren 3an izango da, euskaraz, Arriaga Antzokian. Ondoren, martxoaren 4tik 28ra, Pabellón 6en ikusi ahal izango da.