POESÍA A LA CARTA. Menú del día “Mujeres poetas”

ES
EU
Loading Events

POESÍA A LA CARTA. Menú del día “Mujeres poetas”

Bilboko Antzerki et Dantza Garaikidearen Jaialdia. BAD BILBAO
Esperientzia eszenikoa. Euskadi. Gaztelainaz. 15 minutu.

Konpainia:

Mama Crea.

Sukaldariak:

Jon Urrutia eta Nuria M. Cres.

Jantziak:

Ángel Amor.

Eszenografia:

Menos Lobos.

Zuzeneko musika:

Jon Urrutia.

Parte-hartzailea:

Charamel Gozotegia.

Mama Crea konpainiak besteak ez bezalako esperientzia eszenikoa, soinuz, usainez eta testuraz beterikoa bizitzera gonbidatzen zaitu, poesiara hurreratzeko mintzaira sentsorialaren bidez. Esperientzia hau lotuta dago proiekturako beren-beregi maneatutako postrea dastatzearekin.
4×4 neurriko gela da jatetxe txikia eta bertan zain izango dituzu poesiaren menua atontzen duten sukaldari bi. 15 minuturik behin zabalduko ditu ateak jatetxeak, 4 pertsona sartu daitezen gelan. Mahaikideek erabakiko dute menuko 5 plateren artetik zer dastatu nahi duten.
Esperientziak 10 bat minutu iraungo du. Oraingo honetan eguneko menua “Mujeres poetas da”.
Mahaia aurretiaz eduki behar da hartuta. Horretarako nahikoa da mezu elektronikoa bidaltzea info@mamacrea.com helbidera, datu hauek adierazita: izen-abizenak, mahaikideen kopurua (1etik 4ra) eta harremanetarako telefonoa. Jatetxeko arduradunak harremanetan jarriko dira zurekin, lekurik dagoen jakinarazteko eta ordua finkatzeko.

Konpainiari buruz:

Arte eszenikoak garatzeko modu berrietan kuxkuxean gabiltzan pertsona talde bat gara. Artean, sormenean eta bestelako arloetan dabilen jendearekin elkartzea gustatzen zaigu.
Ezberdinak, angelu ezberdineko begiradak eta konbentzionaletik ateratzen denak erakartzen gaituzte. Produktu artistiko pertsonalizatuak egiten ditugu.

Urriak 26, 18:00etan
Las entradas se pueden adquirir directamente en la web del BAD: http://badbilbao.eus/web/