ES
EU
Rellena el formulario para reservar entradas

LATEST NEWS

Egin zaitez bazkide (2022-23 denboraldia)

Antzerkizalea bazara, egiten ditugun ekoizpenak ikustera etortzen bazara, gure lana baloratzen baduzu eta lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Abuztuaren 19an, 2022-2023ko denboraldi berriari hasiera emango zaio eta horrekin batera, Pabellón 6eko bazkide egiteko kanpaina hasiko da. Aurten, ASTE NAGUSIAN zehar BAZKIDE EGITEAK, abantailak dakar. Aste Nagusian, Pabellón 6eko bazkide egiten bazara edo zure bazkide txartela berritzen baduzu, zure laguntzaileak[…]

Gazte Konpainiaren talde berria aurkeztu da

Alea jacta est! Badugu GAZTE KONPAINIAREN talde berria. Ia ehun antzezlek egindako frogen ostean, eta honi dagokion erabaki korapilatsua hartuta, atzo elkartu zen lehen aldiz taldea. Aurkezpenak, emozioak, lanerako planak, ilusioa eta antzerkiarekiko maitasun handia. Jokatzen hasteko gogoz badaude ere, entseguak ez dira 2022ko urrira arte hasiko. Testua Tomás Afán Muñozen LA DIVINA TRAGEDIA izango da, Saioa Irribarrenek zuzenduko du[…]

Pabellón 6eko programazioak udan jarraituko du, berriz aurkeztuko den antzezlan batekin eta beste estreinaldi batekin

2021-2022 denboraldia bukatu eta 2022-23 denboraldi berria hasiko da. Uztailean, Pabellón 6eko, Valle-Inclanen klasikoa, LUCES DE BOHEMIA, berriro taularatuko da. Taldea Galiziara joango da, hain zuzen ere, egilea jaio zen herrira, Vilanova de Arousara, Valle-Inclán Antzerki Jaialdian parte hartzeko. Jaialdia ixteko ardura izango dute, eta eszenatokia partekatuko dute, besteak beste, El Brujo, Títeres Cachirulo eta Vigoko ESADekin. Galiziako emanaldiaren ondoren,[…]