Uncategorized @eu

ES
EU
Rellena el formulario para reservar entradas

LATEST NEWS

BILBOKO UDALAK PABELLÓN 6EKO ERAIKIN BERRIA EGITEKO PROIEKTUA AURKEZTU DU

Bilboko Udalak Pabellón 6eko eraikin berria egiteko proiektua aurkeztu du gaur goizean, prentsaurrekoan. Eraikinaren egoera dela-eta, ezinezkoa da zaharberritzea eta aprobetxatzea. Orduan, proiektuak antzoki berri bat eraikitzea proposatzen du –228 eserlekurako edukierarekin–, egungoaren jatorrizko bolumetriara egokituta, eta lehendik dagoen bolumenari beste bat erantsita. Aurreikuspenen arabera, Gobernu Batzarrak laster onartuko ditu egikaritze-proiektua eta hura gauzatzeko aurrekontu-partida. Obrak adjudikatu eta hasi ondoren,[…]

¿QUIÉN NOS DISPARÓ? biran…

Arriagako estreinaldiaren ondoren, otsailaren 13an, bira hastear da… ¿QUIÉN NOS DISPARÓ? proiektua Gasteizko Principal Antzokiak, Donostiako Victoria Eugenia Antzokiak eta Bilboko Arriaga Antzokiak bultzatzen duten «Antzerkigintza berriak–Nuevas dramaturgias» programaren baitan sortu zen proiektua, eta Pabellón 6 arduratu da muntaketaren produkzio exekutiboaz. ¿QUIÉN NOS DISPARÓ? benetako gertakarietan oinarritutako alegia da; baina, aldi berean, baita fantasia ere, gertakizunak errealegiak diren arren. Istorioaren[…]

PABELLÓN 6 SARITU DUTE ADE SARIEN 38. EDICZIOAN

Bilboko aretoak ‘Adolfo Marsillach’ saria jaso du, Eszena Zuzendarien Elkarteak ematen duen antzerkigintzan egindako lan esanguratsuagatik.   Pabellon 6ek ‘Adolfo Marsillach’ saria jaso zuen joan den astelehenean, martxoak 3, antzerkintzan egindako lan esanguratsuagatik, 14 urte hauetan sorkuntza, erakustaldi eta topaketa ezberdinen gune izan delako, Bizkaiko antzerki-sarea birsortzen lagundu duelako eta lurraldeko arte eszenikoen profesionalen belaunaldi berrientzat harrobi bihurtu delako.  […]