
A SOLAS CON RAKEL R.R.
Zeinudantza ikuskizuna.
Rakel Rodríguez Ruiz.
Itsaso Rico.
Riariapitá.
Irkus Uranga.
Quique Gago.
Sonia Mesa.
Arymux.
Carlos González, Oscar Beato, Ainhoa Abasolo
Ikuskizun inklusiboa eta irisgarria, zeinu-mintzairaren interpretea eta dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako irisgarritasuna.
Hitzak eskuetan. Besarkatzen duten irribarreak. Ahotsak marrazten dituen gorputza. Arnastu egiten duten istorioak. Harrapatzen duten begiradak.
Elkartzen duen musika. Eraikitzen gaituzten etenaldiak. bultzatzen gaituzten uneak. Osatzen gaituzten piezak. Garenaren zatitxoak. Hau, guztia, kontatuko digu Rakelek gauzak adierazteko duen formarik garbienaren bidez: Zeinudantza.
Rakel R.R.-ek, Arymux konpainia irisgarriaren zuzendariak eta Zeinudantza diziplina artistikoaren sortzaileak, ikuskizun honetan zeinu hizkuntza, testuak, musika eta bere ahotsez beteriko uneak, elkarbanatuko ditu.
“Rakel R.R-ekin bakardadean” elkargunea da. Testu, istorio, musika eta zeinudantzaren bidez, publikoa besarkatzen duen ikuskizuna; ikuspegi inklusibo eta irisgarri batetik sortutako espazio batera, gonbidapena.Espazio horretara, desgaitasuna duten pertsonak eta ez dutenak joan daitezke eta bertan, ohikoak zaizkigun emozioak eta esperientziak partekatzen dira. Izan ere, pertsona guztiok, gure adina edo jatorria alde batera utziz, emozioaren hizkuntzak elkartu eta lotu egiten gaitu.” (Rakel R.R.)
Informazio gehiago: http://www.arymux.com/