Agur Ben-Hur

ES
EU
Loading Events

AGUR BEN-HUR

Antzerkia Arineko 13. Jardunaldiak

Testua:

Iratxe Urkiaga, Alaine Agirre.

Antzezleak:

Iratxe Urkiaga, Miren Gojenola.

Hizkuntza:

Euskaraz.

Antzezlan honek kontatzen digu nola pertsonaia nagusia nazka-nazka eginda dagoen bere kuadrillarekin eta bertan sortzen diren dinamikekin. Inflexio-une batean dago, eta lehenengo aldiz kontatu nahi die zelan sentitzen den eta ze erabaki hartu duen, gizartearen aurrean gogorregia eta justifikatu bakoa iruditu arren. Bere duda-muda guztiekin ere, protagonistaren zalantza eta anbiguitateetan barrena egingo dugu. Ahots eta gorputz mindu horrekin kontrastean, badago beste erdi-pertsonaia bat ere, narratzaile funtzioa betetzen duena: doinu formal eta itxura neutro batekin, azalpenak eta argibideak emango ditu, nagusikeriaren eta pedantekeriaren artean.