ARIMA ETA BIHOTZA

ES
EU
Loading Events

ARIMA ETA BIHOTZA

Antzerkia Arineko 12. Jardunaldiak
Pieza gonbidatua

Antzezleak:

Mikel Losada, Anje Oregi.

Egile eta zuzendaria:

Jokin Oregi.

Zuzendari laguntzaile:

Ana Meabe.

Produkzio exekutiboa:

Pio Ortiz de Pinedo.

Produkzioa:

Tartean Teatroa.

Banaketa:

Myriam Gartzia.

Hizkuntza:

Euskaraz.

2060. urtean gaude. A eta B elkarrekin bizi dira Lezoko etxe batean. B azken boladan aztoratuta dabil A erabat alfertuta dabilelako, ez du apenas etxeko zereginik egiten; gero
eta narrasago, dezente (edo indezente) alprojatuta. B sumintzeraino nazkatu da bestearen jokaerarekin. Izan ere, B sinistuta dago A robota dela, berak bere poltsikotik erositako
robota, etxeko zereginak egiteko eta beste hainbat kontutan lagungarri izan zedin. A, berriz, pazientzia galduta dabil azken aldian, B robota erosi zuen orain urte erdi etxeko
zereginetan lagundu ziezaion, baina egunak dira, akatsen bategatik edo, B sinistuta dagoela pertsona normala dela.