
DEL AMOR AL NOPOR
Proposamen eszeniko honek harreman afektiboei eta pornografiak gizartean duen eraginari buruzko hausnarketa egitera gonbidatzen gaitu.
Yaiza Ramos.
María Algora, Rocío Galán, Aisha Wizuete.
Sofía Sanz.
Leticia Sánchez.
Marianella Morena.
Mónica Camiña.
La Azabache Producciones.
Istorio honetako neska ni izan ninteke edo zu izan zintezke. 90eko hamarkadako neska bat izan liteke, Disney pelikula bat ikusi nahiean, nahi gabe VHS porno bat ikusten duena. Istripu honek bidaia oniriko batera eramango du, “sexua” deitzen diogun hori zer den galdetzeko. Desira nondik sortzen den jakin nahi du, eta orgasmo baten izenean hainbeste bortizkeria ikusi eta bizi ondoren berreraiki ote daitekeen. Lan honek emakumeoi sexualitatea eta baimena nola bizi behar ditugun markatzen digun eraikuntza soziokulturala aztertzen du.