DESTINY DRIVER

ES
EU
Loading Events

DESTINY DRIVER

Antzerkia Arineko 12. Jardunaldiak
Gidoi saria Café Bilbao-Tartean teatroa

Konpainia:

Zeinek daki.

Testua:

Markos Goikolea.

Zuzendaritza:

Olatz Ganboa.

Antzezleak:

Ugaitz Alegria, Getari Etxegarai.

Hizkuntza:

Euskaraz.

Gidoi Saria Café Bilbao-Tartean Teatroa

Bi pertsonen arteko zita batean gaude XXII. mendean. Gizartean gero eta zabalduago dagoen Destiny Driver izeneko software batek erabiltzaileari erabakiak hartzea errazten dio: begiak ixterakoan, hartzen den erabakiaren arabera bi etorkizun posible ikusteko aukera emanez. Gizakiek etorkizuna irudikatzeko gaitasuna algoritmo baten esku utzi dute; trukean, ziurgabetasuna desagertu egin da. Orain, ezagutu berri den bikote honek beraien etorkizun propioa imajinatu ala software honek esaten dienaz fidatzearen artean erabaki beharko du.

Alde batetik, etorkizuna aldez aurretik ezagutzeak abantaila handiak dakarzkigu, baina ze preziotan? Etorkizun alternatiboak irudikatzeko gaitasuna galtzen badugu, hauek sortzeko aukera ere desagertzen da, profezia autobete batean bezala. Gizakiok lehen imajinatu duguna soilik sortzeko gai gara eta.

maiatzak 2
maiatzak 3
maiatzak 4 (goizez eta arratsaldez)

Egutegia (maiatzak 2,3,4)
Liburuxka (maiatzak 2,3,4)

Egutegia orokora
Liburuxka orokorra