
DIÁLOGO
Una reflexión sobre la muerte, la amistad, la creación, el paso del tiempo…
Gabriel Ocina eta Miren Gaztañaga.
Xabier Agirre, Pilar Andrés, Emilio Encabo, Miren Gaztañaga, Gabriel Ocina, Gabo Punzo
La Fundición eta Muelle 3n Sorkuntza Egoitzan sortutako proiektua.
Bitxia da. Orain inork ez gaitu ikusten ezta entzuten ere.
Non egon nahi zenuke orain?
Hamaika lekutan.
Esan bat.
Ba, ur azpian, igeri egiten, nire itzala harean mugitzen ikusten.
Niri udako gau batean egotea gustatuko litzaidake, lagunartean.
Gauza alaiagoei buruz hitz egingo genuke, bizitzako gauza ederrei buruz.
Entzundako istorioak edo guk kontatu nahi ditugunak elkartrukatuko genituzke
Ni abesten hasiko nintzateke.
Baita ni ere! Kar, kar, kar…
Tira, ordua da.
Egia.
Kakazaharra.
Kakazaharra.
Ikuskizun honetako bi antzezle-dantzariek aurrez beste hainbat proiektutan ere ibili dira elkarrekin: FTI-Antzerkiola Imaginarioaren 8 Olivettis Poéticos (1999); Amarauna eta Moare Danzaren Gau Bakar Bat (2004); eta La Fundición de Bilbaok bultzatutako Arquitectura de la Transparencia (2011). Bakarkako bakoitzaren ibilbidean beti ibili izan dira dantza eta antzerkiaren bueltan, esaterako Ocinak Gestos Marcados en una Sala Oscura (2005) eta El lobo y el Alma (2008) egin ditu Izaskun Santamariaren zuzendaritzapean eta Maria Vega pianojolearekin. Eta Gaztañagak, Stereo (2009) Ainhoa Resano argazkilariarekin eta Ainhoa Jauregi aktorearekin batera eta iaz eginiko Euli giro (2014) bera kide den Kamikaz kolektiboarekin.