Divina tragedia

ES
EU
Loading Events

Este evento ha expirado.

DIVINA TRAGEDIA

Ikuskizuna gazteleraz izango da.
Iraupena: 90 minutu

Egilea:

Tomás Afán Muñoz.

Zuzendaria:

Saioa Iribarren Muñoz.

Antzezleak:

Silvia Larrauri de Miguel, Luix Mitxelena Mitxelena, Andrea Mora Ahedo, Uxue Fuertes Vega, Ziggy Docherty Sánchez, Aitzol Villahoz Prieto.

Zuzendaritza laguntzailea:

Gaizka Chamizo Mendikote, Ander Basaldua Castellanos.

Jantzien diseinua:

Mirari Aranburu Rodríguez.

Eszenografia:

María Casanueva.

Argiztapen diseinua:

Fernando Alcáuzar eta Edu Berja Miguel.

Kartela:

irrimarra.

Diseinu grafikoa:

Lucía Sáiz Báez.

Ekoizpena:

Gazte Konpainia.

Eskerrak:

Jare Torralba.

Lurreko arazoek kontu jainkotiarrak nahasten dituztenean, zerua eta infernuaren arteko borroka zaharrak ezusteko norabidea hartzen du.
Drama eta komediaren artean, antzezlan hau manipulazioaz eta giza ergelkeriaz mintzo da. Zentzugabekeriaren jolas bat, guden kritika batean.

SAIOA IRRIBARREN MUÑOZ zuzendariaren hitzak:

Tomas Afan Muñozen gidoia zoragarria da, irakurtzen eta ikusten dudan bakoitzean are gehiago liluratzen nau, giza eta gizarte gatazkei, gerrari eta gaurkotasunari buruzko hausnarketa handia baitago bertan. Askotan barre egiten dut naiz eta drama guztia alfonbraren azpian egon.

Gazte konpainia zuzentzearen esperientzia oso ederra eta aberasgarria izan da bai maila profesionalean bai pertsonalean. Hiru hilabete baino gehiago elkarrekin bizi izan ditugu eta pixka bat elkar ezagutu dugu… beno, pixka bat baino gehiago egia esan. Barre asko egin dugu eta uneren batean ere hunkitu egin gara. Oso giro ona izan dugu, eskuzabaltasun handia, tratu ona eta maitasuna, eta hori guztia obran dago, publikoa noiz iritsiko zain.
Prozesuaren, gozamenaren, esperientziaren… garrantzia azpimarratu nahi dut. Arte-lanaren alderdirik garrantzitsuena da, azken finean hori bait da agertokian geratzen dena eta baita bizitzan ere. Bizitakoa partekatu ahal izatea eta publikoa prozesu horren partaide egitea da erronka.

Bestalde, esan beharra dago proiektuan parte hartzen duten pertsonei eta erraztasun guztiei esker, lehenengo momentutik sortu zen talde bikaina sortzeko aukera izan dugula. Oso talde HUMANOA eta PROFESIONALA da. Lan handia egin dute eta energiarik onena jarri dute proiektuan, eta oso harro nago guztiekin.

Ostirala 16, Otsaila 19:30
AMAITUTA
ERRESERBATU
Larunbata 17, Otsaila 19:30
AMAITUTA
ERRESERBATU
Igandea 18, Otsaila 19:00
AMAITUTA
ERRESERBATU
Ostirala 23, Otsaila 19:30
AMAITUTA
ERRESERBATU
Larunbata 24, Otsaila 19:30
AMAITUTA
ERRESERBATU
Igandea 25, Otsaila 19:00
AMAITUTA
ERRESERBATU