Antzezleak:
Markel Ganboa, Iker Villa, Peio Velasco, Iker Garate, Iratxe Urkiaga, Yeray Gomez eta Ane Moreno.
Zuzendaria:
Julene Bernaola
Idazlea:
Kepa Gallego
Atrezzo eta bestuarioa:
Markel Ganboa
Soinua:
Iker Villa
Argia:
Edu Berja
Koreografiak:
Julen Jimenez eta Ane Moreno
Diseinu grafikoak:
Julene Bernaola
Argazkiak:
Lander Campos
XXI. mendean sexua praktikatzeko aldaketa nabaria eman dela esaten dute estatistikek, Euskal Herria ezagutzen ez duten gizon horiek egin dituzte estatistikak.
Egia al da Euskal Herrian, sexua ez dela praktikatzen? Mito edota errealitatean mugitzen al da Euskal sexualitatea? Ohiturak errotuta dauden honetan ez al dago ekintza likatsurik?
Eingo al deu? antzezlana Euskal egoera desberdinak hartzen ditu euskal sexuaren inguruan hausnartzeko, eta publikoarekin batera bidaia ludiko sexual bat egingo du, baina hori bai, beti elastikoarekin!
ATARA ZARATA konpainiari buruz:
Atara Zarata Durangoko antzerki talde amateur bat da, 2011an sortua izan zen homofobia, diskriminazioa,… bezalako gaiak landu nahi zuten gazte talde batek sortu zuen, interes sozialetako gaietan murgilduz.
Antzerkiaz dugun afizioak eta arduratzen gaituzten gaiez hitz egiteak mugitzen gaitu, mugitzeaz aparte, landu eta gu bezalako beste gazte batzuekin konpartitu nahi dugu antzerkiaren bitartez. Antzerkia hobbie, afizio bezala, ikusle bezala ulertuta eta kasu honetan aktore bezala, historiak ulertzeko eta kontatzeko gai garenak gara.
Taldekide gehienak eta Atara Zarata antzerki taldeko sortzaile guztiak Karrika antzerki taldetik datoz, antzerki amateurrean 18 urteko ibilbidea duenak, eskola bokazioz jaio zena eta izugarrizko sentsibilitateaz antzerki ogibidea suposatzen duenarekin. Beste gazte batzuk, Zugan-Ni programaren bitartez izan dute bere ezenatokietara hurbilketa.
Eta guzti hau San Agustin Kultur Gunearen babesarekin, gure egitasmoen antzera sostengatzen dituen erakunde publiko bezala.