El dilema del corcho

ES
EU
Loading Events

Este evento ha expirado.

EL DILEMA DEL CORCHO

Endreduzko thriller politikoa bi aktorerentzat, espazio eta denbora unitate bakarrean.
Ikuskizuna gazteleraz da.

Egilea:

Patxo Telleria.

Zuzendaria:

Mireia Gabilondo.

Eszenografia:

Fernando Bernués.

Antzezleak:

Patxo Telleria, Mikel Martinez.

Zuzendari laguntzailea:

Aitor Borobia.

Jantziak:

Ana Turrillas.

Espazio sonoroa:

Adrian Garcia de los Ojos.

Eszenografiaren eraikuntza:

Raul Arraiza.

Argiztapena eta Soinua:

David Rodriguez eta Borja Arbaiza.

Kartelaren diseinua:

Paradox.

Ekoizpen exekutiboa:

Pio Ortiz de Pinedo eta Myriam Garzia.

Kolaborazioa:

Arriaga antzokia.

IRAKASLEA (70 urte), Etika eta Filosofia Politikoan katedradun jubilatua da, ezkertiarra, polemikoa eta itzal handikoa. Noam Chomsky iberiar bat.

Pronostiko gaiztoko minbizia dauka, baina sendatzeko aukera sortu da ezustean. Aberats ospetsu batek osasun sistema publikoari dohaintzan eman duen radioterapia ekipamendu batean tratamendua har dezake. Iritzi publikoak goraipatu egin du donazio hau. Bakan batzuk, ordea, gaitzetsi egin dute. Hauen ustez buru zuritze bat da, trilero baten trukua, legez ordaindu beharko lituzkeen zergak ez ordaintzeko, eta bere enpresetan agertu diren trapu zikinak estaltzeko. Aberatsaren amarru honen salatzaileetako bat, nabarmenetakoa, Irakaslea izan da.

Orain erabaki latza hartu behar du: bere printzipioekiko leiala izan eta bizitza salbatzeari uko egin; ala prakak jaitsi eta filantropoari ipurdian pot egin.

Gaur hartu du erabakia. Publikoki iragartzera doan unean, ezezagun bat, bere IKASLEA (60 urte) izandako bat agertuko zaio ezustean. Aspaldiko kontuak garbitzera dator.

ZERGATIK KOMEDIA POLITIKO BAT?

KORTXOAREN DILEMA etika, koherentzia, traizio eta mendekuei buruzko joku teatral bat da.
Zaila da gaur eguneko antzezlan bat genero klasikoen muga zorrotzen barruan sailkatzea. KORTXOAREN DILEMA honek sakontasun handiko konflikto politikoak eta dilema etikoak baliatzen ditu, baina ez da drama bat, baizik eta komedia politikoa. Zergatik eta bere egituragatik. Antzezlan hau endreduzko komedia bihurtzen da trama eroagatik. Etengabe irteten dira ustekabeko untxiak txisteratik.

Ustekabeok egoera bakoitzaren norabidea errotik aldatzen dute, pertsonaiak eta ondorioz ikusleak ere, ezustean harrapatuz. Ezer ez da hasiera batean ematen duena.
Eta politikoa da, kontzeptuaren alderik intimoenean, pertsonaiak amildegiaren ertzean kokatzen dituelako. Bizitza bera joka dezakegu, zenbait printzipio politiko mugaraino asumituz gero.

Larunbata 06, Iraila 19:30
AGORTUAK
ERRESERBATU
Igandea 07, Iraila 19:00
AMAITUTA
ERRESERBATU
Ostirala 12, Iraila 19:30
AMAITUTA
ERRESERBATU
Larunbata 13, Iraila 19:30
AGORTUAK
ERRESERBATU
Igandea 14, Iraila 19:00
AGORTUAK
ERRESERBATU