EL MAGO EN LA BOTELLA Y OTRAS HISTORIAS DE MAGIA
Imanol Ituiño.
Juan Paños.
Gonzalo Albiñana.
John Luhman.
Mago Nock.
Katxarrismos.
Cancamisa Teatro.
Nerea Alberdi, David S. Damián.
Agian, ezezaguna da zurentzat, baina mende askoz itxita egon den botila irekitzear dago. Hartan osagai mordoa dago magiaren historiari dagozkion zenbait garaitako usainez beteta.
Ireki belarriak, garbitu begiak eta jarri adi burmuina; maindireen eta hautsaren artean hainbeste urtez ezkutatuta egon diren historia magikoak agerian jarriko baititugu.
Cancamisa Teatro atorraz jantzitako txakurra izan zitekeen. Txakurra, jokatzearen eta mendekotasunaren arteko nahaste zehatzaren ikurra eta atorra, dotoretasunez lan egin nahi izatearen seinale argia. Esan daiteke txakurrak Cancamisa Teatro sortu zenean jantzi zuela atorra. Sorrera hori ezin daiteke egun
zehatzean definitu. Ezta urte jakin batean ere. Konpainia hau agertokiekin harremana zuten bi pertsona elkartu zirenean eratu zen, batera lan egiteko gurari esker. Imanol Ituiño eta Juan Paños ikuskizun mordoa sortzeko fantasiak egin zituzten, baina Rámper pailazoaren historia ezagutu arte itxaron zuten, batera
lanean hasteko. Eta, orduan, lankideak izateari utzi zioten konpainia bihurtzeko. «Rámper: vida y muerte de un payaso» ikuskizuna Bilbon estreinatu zen 2017ko ekainean, sortu baino lehen paraleloan bi urtez ikertu ondoren . Halaber, paraleloan, Cancamisa Teatro konpainiaren lan-esparrua sortu zen.