ERREALITATEA ETA ERREALA EZ DENAREN DESERTUA
Collage erakusketa.
Inaugurazioa urtarrilaren 11a.
Artista: Inés Bermejo.
Azaroko astearte bat, hotza, udazkena, ia negua, 18:23ak dira, iluntasuna, etxea hotz dago, ni bakarrik, ni bakarrik nire eskuekin, txoriak buruan, State trooper, Trentemoller, errutina, errutina gehiago, grisa, dena grisa, koloreak falta zaizkit, ideiak soberan dauzkat, sormena, sortu nahi dut, sortzeko beharra, ideiak, ideia gehiago, paper zatiak, irudiak, irudi bat sortzen da, zirriborro bihurtzen da, berriz agertzen da, non daude nire artaziak?, hasiko naiz, nagia, hasiko naiz?, pegamentua, haria, animatzen naiz, zatitzen ditut, banoa, bazatoz?, itzultzen gara, jolasten dugu, lokartzen naiz, esnatu!, berandu iristen naiz, te bat, garagardo bat hobeto, garagardo bi, lagunduko didazu?, hasperena, ez daukat argi, jarraitzen dut, berregin dut, mozten dut, itsatsi egiten dut, pentsatzen dut, forma hartzen du, atsegin dut, galtzen naiz, langostino usaina dago?, Die bäeckerei, Dreiheiligenstraße, Brot war, Brot ist, Brot bleibt, orain tostada usaina dago, piezen egitura berria, norbanakoa, puzzlea, argazkiak, memoria, hegalak, oihalezko poltsa, cowboy without horse, ez dut nire burua aurkitzen, burua galtzen dut, hondoratzen naiz, Oriente geltokia Lisboan, ni bakarrik galtzen naiz, zu galtzen zaitut, gal gaitezen elkarrekin, sortzera!, obrigada, irudi bat, bi, hiru, bost, zortzi, zer iruditzen zaizu?, buelta, bururik gabe, begiradarik gabe, errealitatea eta erreala ez denaren desertua, berriro euriaren azpian gertaerak, itzultzen gara, paisaiak, kuadernoak, istorioak, orain, abenduan, Pabellón 6.