
LA VIRGEN DEL ROCIO SE APARECE PORQUE SE LO HA DICHO SU PSICÓLOGA
Gemma Martínezek eta Vito Rogadok Andre Mariarena eta jainkozalearena egiten dute, hurrenez hurren, gurtzeko modu berriei buruzko elkarrizketa argi eta gizatiar batean. Fedea behar du mundua honek? Jainkozale itsuz beteta dago mundua?
Gemma Martínez.
Pedro Rivero, Gemma Martínez.
Laura Ortega.
Gemma Martínez, Vito Rogado.
Edu Berja.
Nerea Alberdi.
Alberto Ferrero.
Rocíoko Andre Mariak «aski da!» esan du, menderik mende aldareen goialdean, intsentsuz eta promesaz bilduta eta krabelin gorriz eta ile-sortaz inguratuta egon ondoren. Nazkatuta dago gurtua eta txalotua izateaz, hitz goxoak jasotzeaz… baina entzuna ez izateaz. Nekatuta, denen ama izateaz eta, aldi berean, denek ahaztua egoteaz.
Semeak mirariak pilatzen ditu, senarrak isiltasunaren merituak bereganatzen ditu eta, bien bitartean, bera —AMA— jainkozaleentzako apaingarri bat baino ez da. Baina hori amaitu da. Komedia zerutiar honetan, Andre Mariak hitzordua eskatzen du psikologoarekin. Izaki jainkotiarrek ere terapia behar dutelako. Eta 2.000 urte askotxo direlako.
Idulkitik jaitsi eta Rita Pavoneren abestiak frenetikoki dantzatzea besterik ez du amesten; badu garaia, ezta?
Komedia lotsagabe eta argitsu honetan, trauma jainkotiar eta gizatiarrei aurre egitea eta Biblia izeneko best seller patriarkal handi horretan duen rola berraztertzea erabakitzen du Rocíoko Andre Mariak. Arlo mistikoaren eta mundutarraren arteko bidaia honetan, aingeruek ez dakite emozioak kudeatzen, santuek ez dakite ezer generoaz, beste birjinak zaintza partekatua lortzeko ari dira borrokan, eta Jainkoak, tira… Jainkoak konpondu gabeko arazoak ditu.
La Virgen del Rocío se aparece porque se lo ha dicho su psicóloga antzezlana iruditxoak apurtzera, dogmak berriro pentsatzera eta, bide batez, historiaren beste bertsio bat eskatzera dator. Bera ez da betiereko ama, akatsik gabeko emaztea edo zaintzaile nekaezina bakarrik. Askoz ere gehiago da.