
LOS AMANTES DEL CASCO VIEJO
Un juguete teatral hecho a medida para el disfrute de la interpretación.
Patxo Telleria.
Getari Etxegarai.
Olatz Ganboa eta Mikel Losada.
Edu Berja.
Adrián García de los Ojos.
Gorki Sagarminaga eta Mikel Sagarminaga
ANITZ
Guillermo Rodríguez
Laguntzailea Arriaga Antzerkia
Una pareja de actores que comparten cama pero nunca hasta ahora escenario, van a hacer una adaptación de “Romeo y Julieta”. Aunque ella es del clan Grotowski y él de Stanislavski, confian en que el amor vencerá sobre las diferencias familiares. Trágico error.
Shakespearerengana hurbiltzeko moduak daude: erreberentea, hainbeste merezi du eta; edo jostalaria, egileak bere hilobitik noizbehinka ere eskertuko duena.
Shakespeare aurpegi aunitzekoa da. Pentsalari humanista sakona da, giza arimaren miserien pintore geniala. Eta endredatzaile bihurria ere, Puck lotsagabea, desenkontru, gaizkiulertu eta itxuraldaketen sortzailea, teatroaren tronpatzaile nagusia.
Nik Shakespeare osoa besarkatu nahi nuke, ez nuke ezer galdu nahi, ume batek dena eduki nahi duen bezela, mugarik gabe. Baina dela funtsean ume baten arima dudalako, dela une bakoitzean hautu bat egin behar delako, nik oraingo honetarako, ikuspuntu xaloena hautatu dut. Ideia lotsagabe xamarra izan dut: bere lanik dramatikoen eskena zatiak baliatu jostailu teatral bat osatzeko, aktoreen gozamenerako.
Aktoreen eta aktoreentzako lana baita hau. Olatzek eta Mikelek eurek eskatu zidaten testu bat idazteko, ikutu metateatralekin. Nire eskerrona bioi euren konfiantzagatik, Getari Etxegarairi bere talento eta zuhurtziagatik, eta sortze prozesuan parte hartu duten guztiei ere, haien lanarekin erakutsi digutelako gurea, lanbidea ez ezik, bokazioa ere badela.
Ez dakit lan hau ze generotakoa den. Badu komediatik asko, baina oinaze eta atsekabea ere. Lagun min batek, urkoek bakarrik erakutsi dezaketen konfiantzarekin, galdetu zidan ea Shakespeareren kontura idazten ari nintzen hori gauza serioa ote zen, ala alderantziz, “patotxada” bat. Berari esker, testu honen generoa definitzea lortu nuen: “Patxotada” bat.
PATXO TELLERIA