Mami Lebrun

ES
EU
Loading Events

Este evento ha expirado.

MAMI LEBRUN

Iraganeko sekretuek heriotzari eta memoriari buruzko gogoeta hunkigarri baterako bidea zabaltzen dute.

* Ikuskizuna euskaraz izango da.

Testua:

Kepa Errasti.

Zuzendaria:

Getari Etxegarai.

Antzezleak:

Ane Pikaza, Kepa Errasti, Ainara Ortega.

Argiztapen diseinua:

David Alcorta.

Eszenografia:

Eskenitek.

Jantziak:

Xake Produkzioak.

Musika eta moldaketak:

Pascal Gaigne.

Zuzendari laguntzailea:

Xabier Ormazabal.

Ekoizpena eta banaketa:

Xake Produzkioak.

Egoitz eta Miren omenaldi bat prestatzen ari dira berriki hil den amona Concharentzat. Amonaren etxeko ganbaran aurkitutako eguneroko batzuk tarteko, Conchak gaztea zelarik Parisko kabaret batean bizi izan zuena kontatuko dute.

Hori izango da omenaldiaren ardatza. Hala ere, badago sekretu bat, Egoitzek Mireni kontatu ez diona.

Dolua, pertsona maiteen desagerpena, haiek agurtzea, haien memoria bizirik mantentzea… Horiexek dira obra hunkigarri honen kontakizunean biltzen diren gaietako batzuk, gaur egunetik 40ko hamarkadara jauzi egin eta memoriari, damuari eta heriotzari buruzko gogoeta egiten duen obra honetan biltzen direnak.

Igandea 12, Urtarrila 19:00
AMAITUTA
ERRESERBATU

Bidali