Mina Espazio

ES
EU
Loading Events

Este evento ha expirado.

MINA ESPAZIO

Emergenteen zikloa

Zuzendaritza artistikoa eta dramaturgia:

Libe Estebaranz Leizea.

Soinu-espazioa:

Ane Zugaza.

Diseinu grafikoa:

Joanes Altxu.

Jantziak:

Victoria Ladrón de Guevara.

Argiztapen diseinua eta teknika:

Manuel Tejera.

Antzezleak:

Josu Iriarte, Maider Mulone, Nerea Lizarralde, Ander Santxez Rey.

Audioen interpreteak eta testigantzak:

Luix Mitxelena, Peru C. Saban, Arnatz Puertas, Alex Gerediaga, Ander Santxez Rey, Jesús Pueyo, Ana García Peña, Nerea Castro, Josu Iriarte, Ander Lipus, Nerea Lizarralde, Miriam K. Martxante, Izar Pizarro, Alicia Durán.

Hizkuntza:

Gaztelaniaz eta euskaraz.

1997ko urriaren 3an Bilbon Labayru kalean Mina Espazio jaio zen, espazio multidiziplinar alternatiboa. Bertan diziplina desberdinetako Euskal Herriko hainbat sortzaile batu ziren, helburu bakar batekin: sentitzen zutena esan, sentitzen zutena egin, artearen eskutik beti. 25 urte eta gero, Mina Espazioko ateak irekiko dituzu: sartu, zure mina aurkitu.

MINA ESPAZIOA zergaitik?:

Mina Espazio -espazio alternatibo multidisziplinarra- 1997ko urriaren 3an sortu zen Labayru 17 kalean, Bilbon eta 2000. urteko martxoan bere ateak itxi zituen. 22 eta 26 urte bitartean zituzten gazte sortzaileek kudeatu zuten Mina, autogestioa eta asanblearismoa sustatuz.
Obra hau omenaldi bat da: izan zirelako gara. Istorio hau berreskuratzen da espazio alternatiboen garrantzia sustatzeko, memoria kolektiboa pizteko, euskal-antzerkiaren historio alternatiboak berreskuratzeko eta kolektibotasunaren inguruan hausnartzeko.

Arte esparru ezberdinetako jendea ginen helburu bakar batekin: sentitzen genuena esan, sentitzen genuena egin, artearen eskutik beti. (Antzerkiaren Laberiontoan I, Lipus, 2023, o. 97)

Mina Espazio pieza eszenikoak hainbat keinu eszeniko ditu:
-Ahaztu ezin genuen oroitzapena berreskuratzea eta belaunaldi berriak istorio hau ezagutzea: Mina Espazioko historioa.
-25 urte eta gero Mina Espazioko kideek Minaren inguruan hitz egitea, memoria kolektiboa piztuz, elkarrizketa berriak sortuz.
-Mina Espazioren itxieraren adina duten gazteek istorio hau interpretazea perspektiba garaikide eta gazte batetik.

Igandea 15, Otsaila 12:00
AMAITUTA
ERRESERBATU