Mirada Imaginaria

ES
EU
Loading Events

MIRADA IMAGINARIA

Argazki erakusketa

Artista:

Júlián Redondo.

Hiria arakatu du, bertan ustekabeko zoramena bilatu nahian; eta sinu eta kosinuen zabaltasunean modulatuta aurkitu du, infiltratutako logaritmoen pintzelkada bailitzan. Eraldatutako harmoniaren
atzetik ibili da, inkurtsio oniriko horren bidez adierazten digun melodia ahurra eta ganbila nabarituz.
Begirada Irudimenezkoa irudimenean baino ez datzan begiratzeko moduari dagokio. Julianek errealitatea hutsaldu egiten du itxuragabetutako perfilen bitartez, bertigozko sentsazioak biltzen dituzten irudimenezko argien bidez gure begi-ninia tentatuz. Formak itxuraldatu egiten ditu, ametsekin eraikitako inflexio sentsorialetan moldatuz. Eta Julianek asmatu egiten du. Eta beste begi batzuekin begiratzera gonbidatzen gaigu, kale-kantoi motzak eta kale zehatzak atzean utziz. Adierazpen hiritar ludiko eta kale zoragarri horietan ustekabekoa ikusi ahal izateko begiradari traba egingo liokeen ezein
muga ez paralelo gabe.