
PERFORMANCE Y TEATRO SOCIAL
La embarcada artivista nos trae a Jennifer Miller, fundadora y directora del Circus Amok.
CÍRCULO DE DIÁLOGO Y SESIÓN DE LABORATORIO
Elkarrizketa Biribila Circus Amok-en sortzaile eta zuzendaria dan Jennifer Millerregaz batera.
Laborategi Saioa Jennifer Millerren eskutik. Beragaz batera bertaratutakoek performance parte-hartzaile bat prestatu eta tailerraren ostean antzeztu egingo dugu.
* Sarrera doan, baina beharrezkoa da erreserba egitea
Circus Amok New Yorken egoitza duen Zirku eta Antzerki Konpainia da, justizia sozialeko gai garaikideei heltzen dien doako arte publikoa eskaintzen duena.
Jennifer Millerrek sortua eta zuzendua, Circus Amokeko kolektiboak bat eginik dirau 1989tik, urte hauetan guztietan pista bakarreko ikuskizunak New Yorkeko zenbait auzoetara eramanez. Ohiko zirku teknikak ―hala nola funanbulismoa, malabarismoa, akrobaziak, trikimakoak edo pailazoak― diziplina berriekin uztartzen ditu ―dantza berria, tamaina naturaleko txotxongiloak, musika, inprobisazioko teknika zahar eta berritzaileak, narratiba zatikatua edo zirkurako esanahi berrien sorkuntza besteak beste― hiriko kale, parke eta patioetan zehar.
Circus Amoken emanaldiak dibertigarri, garratz, probokatzaile eta xelebreak dira oso. Circus Amokek, ospakizun bitxi batez gozatzen den bitartean, publikoari elkarrekintza eta ahalduntze komunitario handiagoko bizitza imajinatzera gonbidatzen dio.
http://www.nytimes.com/video/arts/1194817111962/urbaneye-circus-amok.html
Jennifer Millerrek, Circus Amokeko sortzaile eta zuzendari artistikoak, dantza, antzerki eta zirku formatu alternatiboetan lan egin du hogei urte baino gehiagotan.
Millerrek 2008ko Ethyl Eichelberger saria jaso zuen, eta Circus Amokekin egindako lana “Bessie” dantza eta performanceko sari newyorktarrarekin saritua izan zen 1995ean, eta Broadway ligaz kanpoko saria den OBIE batekin 2000ean.
Circus Amok izan zen 2002ko “Un Cirque a New York” frantziar dokumentalaren gaia zein 2004ko “Juggling Politics” (“Malabaren politika”) brasildar
dokumentalarena (https://www.youtube.com/watch?v=ntRy5zib9L0). Millerrek Cathy Weis, Jeff Weis, Jenny Monson, John Jasperse, Johanna Boyce, Doug Elkns eta They Won’t Shut-up- ekin jardun du, besteak beste. Zazpi denboralditan zehar Coney Island Circus Sideshow-en ere lan egin zuen.
“Morphadyke” eta “Free Toasters Everyday” bere ikuskizun bakarlariak Estatu Batu barruan eta kanpoan antzeztu ditu. Genero eta antzezpeni buruzko hainbat komite eta konferentzia akademikoetan parte hartu du, eta Jerry Springer, Joan Rivers zein RuPaul-en telebista-programetan izan da elkarrizketatua. Beka ugari ere eman zaizkio, hala bere bakarkako lanerako nola Circus Amokerako: Creative Time, Arte Performatiboetarako Franklin Furnace Fundazioa, Nancy Quinn Fundazioa, Arteetarako New York Fundazioa, Jerome Fundazioa, Gunk, Open Meadows, Puffin, New Yorkeko Kultur Aferetako Departamentua (DCLA), eta Arteen Funts Nazionala (the National Endowment for the Arts). Movement Research dantza eta mugimenduaren gaineko nazioarteko laborategiko artista egoiliarra izan da; halaber, Cal Arts-en, New Yorkeko Unibertsitatean (NYU) eta Los Angeleseko Kaliforniako Unibertsitatean (UCLA) irakatsi egin du, eta gaur egun, Pratt Institutuko irakaslea da.
Es una iniciativa coordinada por el Centro de Investigación por la Paz Gernika Gogoratuz y el Museo de la Paz de Gernika para el Faro de la Paz de la Capital Europea de la Cultura Donostia-San Sebastián 2016.
El doble propósito de “La Embarcada” es aunar arte y activismo social para abordar las emergencias sociales de nuestro tiempo en materia de Derechos y Deberes Civiles, Humanos y Medioambientales y proponer encuentros en lugares sensibles para la creAcción social.
Acerca de la naturaleza de “La Embarcada Artivista”, esta iniciativa consta de varias acciones básicas:
1) Círculos abiertos de Diálogo con colectivos o personas referentes (artivistas) en la defensa y desarrollo de los Derechos (y también responsabilidades) civiles, humanos y medioambientales.
2) Laboratorios de trabajo inspirados por dichos diálogos, donde abordamos diferentes urgencias sociales mediante una dinámica participativa de una jornada de duración que combina, sobre una estructura artística, procesos de diálogo, de auto-organización grupal, y de prototipado de
intervenciones ciudadanas.
3) “Abordajes” o intervenciones ciudadanas diseñadas y modeladas en dichos Laboratorios (en fechas acordadas durante el laboratorio y a realizarse fuera del espacio de trabajo).
Info gehiago: https://laembarcadaartivista.wordpress.com/