
PRETÉRITO IMPERFECTO
Denborari eta harremanei buruzko komedia da Pretérito imperfecto.
David Caiña.
Josu Angulo Anthonisen, Kepa García, Aiora Sedano, Sara Barroeta.
Gorka Mínguez.
Ainhoa Elguezabal.
Natalia eta Ramon adin ertaineko bikotea dira. Baina bikote legez ez dira euren momenturik onena bizitzen ari. Euren urteurrenean, Ramonek, ezusteko opari gisa, denboran zehar elkar ezagutu zuten lehen afari hartaraino bidaiatzeko aukera emango dio. Bi afariak batera ikusterakoan, konturatuko dira gutxi balio dutela oroitzapenek, aurrera egiteko modu bakarra… egungoaz gozatzea dela.