¿Quién nos disparó?

ES
EU
Loading Events

¿QUIÉN NOS DISPARÓ?

Desengainuari buruzko alegia, gizatasunik gabeko mundu batean esperpentoz, umorez eta itxaropenez jorratua.

Gasteizko Principal Antzokiak, Donostiako Victoria Eugenia Antzokiak eta Bilboko Arriaga Antzokiak sustatutako «Antzerkigintza berriak» programaren esparruan sortu da proiektua.

Egilea:

Alexandru Stanciu.

Zuzendaria:

Ramón Barea.

Zuzendariaren laguntzailea:

Nagore Navarro.

Antzezleak:

Itziar Lazkano, Olatz Ganboa, Juana Lor, Gaizka Chamizo, Leyre Berrocal, Nagore Navarro.

Soinu-espazioa:

Adrián García de los Ojos.

Eszenografia eta jantziak:

Betitxe Saitua.

Bideo-edizioa:

Iñigo Cobo.

Argiztapen diseinua:

Edu Berja.

Koreografia:

Olatz Ganboa.

Dokumentalista:

Alexandru Stanciu.

Proiektua:

ANTZ3RKIZ (Arriaga Antzokia, Principal Antzokia, Victoria Eugenia Antzokia).

Produkzio exekutiboa:

Pabellón 6.

¿Quién nos disparó? benetako gertakarietan oinarritutako alegia da; baina, aldi berean, baita fantasia ere, gertakizunak errealegiak diren arren. Istorioaren hasiera hauxe izan zitekeen: «Bazen behin Errumania izeneko urrutiko herrialde bat, komunismo banpiriko baten diktadurapean bizi izan zena. Erregimen hori suntsitzeko, diktadoreak fusilatu zituzten eta demokrazia kapitalista ezarri. Horrela, Europako bigarren herrialderik pobreena izatea lortu zuten». Desengainuari buruzko alegia bat dela esan dezakegu, beldurrari buruzkoa, emigrazioari buruzkoa, esplotazioari buruzkoa, noizbait munduko lekuren batean maitatuak sentituko garen itxaropenari buruzkoa. Esperpentoa, errebista musikala, mina eta umorea aurkituko ditugu lan honetan, bai eta gero eta gizatasun gutxiago duen mundu honi buruzko begirada itxaropentsua ere.

Ostirala 16, Maiatza 19:30
LEKU LIBREAK
ERRESERBATU
Larunbata 17, Maiatza 19:30
LEKU LIBREAK
ERRESERBATU
Igandea 18, Maiatza 19:00
LEKU LIBREAK
ERRESERBATU
Ostirala 23, Maiatza 19:30
LEKU LIBREAK
ERRESERBATU
Larunbata 24, Maiatza 19:30
LEKU LIBREAK
ERRESERBATU
Igandea 25, Maiatza 19:00
LEKU LIBREAK
ERRESERBATU