Simplicissimus

ES
EU
Loading Events

SIMPLICISSIMUS

Fritz Grunbaum, Kurt Gerron, eta Werner Finck gogoan

(Emanaldia gaztelaniaz izango da)

Dramaturgia egilea:

Patxo Telleria.

Zuzendaritza:

Patxo Telleria eta Jokin Oregi.

Antzezleak:

Patxo Telleria, Olatz Ganboa eta Getari Etxegarai.

Musikari-aktorea::

Adrian Garcia de los Ojos.

Jantziak eta eszenografia:

Ikerne Giménez.

Jantzigintza:

Inma Gomez eta Nati Ortiz de Zarate.

Musika egilea:

Adrián Garcia de los Ojos.

Argiztapena:

David Rodríguez.

Soinu arduraduna:

Iñigo Escauriaza.

Diseinu grafikoa:

Paradox.

Ekoizpena:

TARTEAN Teatroa.

Koekoizpena:

Teatro Barakaldo.

Ekoizpen Exekutiboa:

Pio Ortiz de Pinedo eta Myriam Garzia.

Banaketa:

Myriam Garzia 688 617 712 | tartean@tartean.com

Ekoizpena:

Pio Ortiz de Pinedo 669 266 146 | tartean@tartean.com

SIMPLICISSIMUS UMOREZKO KABARETA da umorearen mugak aztertzen dituena. Omenaldi bat da haien lana askatasun osoaz egin nahi izateagatik jazarpena sufritu eta sufritzen duten komikoei.
SIMPLICISSIMUS KABARET MUSIKALA da zuzenean antzeztu, kantatu eta jotzen duten musikari-aktoreekin.
SIMPLICISSIMUS XXI. MENDEKO KABARETA da erroak sakonki erroturik dituelarik XX. mendeko Europako gerrarteko garaian.

Ikuskizunari buruz:

Simplicisimus XVII. mendeko Alemaniar nobela pikareskoaren izenburua da, non Hogeitamar Urtetako Gerra-ren izugarrikeriak kontatzen diren umore klabean. Gerrarteko Cabaret baten izena ere izan zen.
Lan honen muina, gerrarteko hiru alemaniar komikoen bizitza ikaragarri eta ederra dira: Fritz Grunbaum, Kurt Gerron eta Werner Finck.
Hiru komiko hauen historia Nazien terrore eta konzentrazio esparruekin estuki loturik dago. Baina ez dugu naziei buruzko istorio bat kontatu nahi, ez eta konzentrazio esparruei, ez eta juduen arazoari buruzkoa.
Benetako gertaera historikoen erreferentziak baztertu gabe, Simplicissimus ESPAZIO eta DENBORAren mugak gainditzen ditu. Ez ditugu gertaerak kontatu nahi iraganeko pasadizua bailiran, berriro gertatu daitekeen zerbait bezala baizik.

Hiru komiko konzentrazio esparruetan:

FRITZ GRüNBAUM
Fritz Grünbaum Berlingo cabaret giroaren komikorik ospetsuenetakoa zen. Hitlerren kontrako kritika egiten zuen.
1938ko martxoan egin zuen bere azkeneko agerraldia “Simplicissimus” izeneko Cabaret-ean. Handik gutxira atxilotua izan zen. Konzentrazio Esparruan batzuetan SS-ko gizonen
aurrean antzeztu behar izan zuen. Soldaduak dibertitzen ez baziren, kaztigatu egiten zuten.
1940ko Urteberri bezperan, Fritz Gunbraum-ek bere azken antzezpena egin zuen. Dachau-ko esparruan izan zen. Larriki gaixotuta zegoen, baina dibertsio amini bat eskeini nahi izan
zien bere presokideei, azkeneko aldiz. Handik gutxira bere burua hiltzen saiatu zen, baina erparruko zaindariek galerazi zioten. Bi aste beranduago hil zen.

KURT GERRON
Kurt Gerron Alemaniako artistarik ospetsuenetakoa, bere irudia estuki loturik dago “Brown”-ekin, Bertold Brecht-en “Hiru zentabotako Opera”-ko polizi buruarekin, eta bere kanturik ezagunenarekin: “Macky the knive”.
Bere antzezlan batzuetan Hitler eta SA-ren iseka zuzena egiten zuen. Laister alde egin behar izan zuen, eta Holandara joan zen. Bertan atxilotua izan zen, eta Theresienstadt izeneko konzentrazio esparrura eramana.
Naziek eskabide bat egin zioten: propaganda pelikula bat errodatzea, “Fhurer-ek hiri bat oparitu die juduei” izenarekin. Gerron eta pelikulan parte hartu zuten guztiak Auschwitz-era deportatuak izan ziren handik gutxira, eta pelikula bukatu eta editatu zen zuzendariaren presentziarik gabe.
Kurt Gerron 1943ko azaroaren 15ean hil zuten.

WERNER FINCK
Werner Finck umorearen mugen maisurik handienetakoa izan zen. Nazien sistema politikoaren kontrako kritikarik ausartenak egin zituen komiko honek, baina harrigarria bada ere, moldatu egiten zen zigorretik libratzeko, “lerroen arteko umorea”-ren teknikarekin.
Behin atxilotu zuten, baina Göring-en maitale bati esker, aktoresa bera ere, askatu zuten.
Lanean jarraitu zuen, eta agintariek gero eta estuago zelatatzen zuten. Behin betirako atxiloketa gertu zegoen, eta berak bazekien, beraz aurreranzko ihesaldia egitea erabali zuen, armadan sarturik.
Bizirik iraun zuen gerra osoan, eta gerra ostean bere karrera jarraitu zuen, ironia berberaz.
Bertolt Brecht-ek 1947ean bere poema «Eulenspiegel überlebt den Krieg» dedikatu zion: («Eulenspiegel bizirik irten da gerratik»).

Lan talde artistikoari buruz:

SIMPLICISSIMUS ez da kabaret historiko bat, ez dago denbora edota espazio jakin bati loturik. Horregatik, ideiaren oinarri historikoan dauden komikoak gizonezkoak baziren ere, Kabaret honetako zenbait pertsonaiak emakumezko antzezleek gorpuztuko dituzte, tratamendu historizistatik edota dokumentalistatik urrundu nahi dugula azpimarratzeko.
Aktore talde sendo bat hautatu dugu, proposamen honek eskatzen dituen disziplina guztietan trebeak direnak: antzezle dramatikoak dira, baina komiko bikainak ere, baita kantari eta dantzariak.
Gainera, zuzeneko musikaz gozatuko dugu, pianojolea eta antzezlea den, Adrian Garcia de los Ojosen ekarpenari esker, zein ikuskizunaren musikaren egilea ere bada. Aurretik egin dugu lan elkarrekin jada, Tartean-en musikal batean: “Ez Dok Hiru”.
Eskenografia eta jantziaren diseinurako, Ikerne Gimenez eskenografoarekin kontatuko dugu.

Osteguna 01, Urria 20:00
LEKU LIBREAK
ERRESERBATU
Ostirala 02, Urria 20:00
LEKU LIBREAK
ERRESERBATU
Larunbata 03, Urria 20:00
LEKU LIBREAK
ERRESERBATU
Igandea 04, Urria 19:00
LEKU LIBREAK
ERRESERBATU

Bidali