TALLER: El fin por fin

ES
EU
Loading Events

TALLER: EL FIN POR FIN

Eszenatik eszena sortzen.

Irakasleak:

Paula Prol eta Albar Cirarda.

Data:

Igandea, abenduak 13.

Iraupena:

3 ordu.

Ordutegia:

10:00-13:00.

Lekua:

Pabellón 6eko Gazte Konpainiaren aretoan.

Norentzat:

Adin guztietako antzezle profesionalak.

Aportazioa:

Kosturik gabe.

Izena ematea:

Tailerra egiteko beharrezkoa da izena ematea egitea. Horretarako, bidali email bat gaztek@pabellon6.org helbide elektronikora eta erantsi CVa.

Plazak:

Lekua mugatua da.
(Parte-hartzaileen kopurua gaindituz gero, CVaren araberako hautaketa-prozesua egingo da).

Hizkuntza:

Tailerra gazteleraz izango da.

La Brecha, Paula Prol eta Albar Cirardak osatutako konpainia, bere antzezlan berria sortzeko prozesuaren erdian dago. Sortzaileek entsegu-egun bat balitz bezala planteatzen dute “El fin por fin. Creando escena desde la escena,” tailerra. “Gure helburua munduaren amaieraren eta etengabeko apokalipsi-sentsazio horren inguruan orbitatuko duen lan bat sortzea da. Ez dakigu zuei gertatzen zaizuen, baina guri paralizatu egiten gaitu”.

Adin guztietako 10 antzezle profesionalentzako bila dabiltza, egun batez beren gorputzak eta ahotsak esperimentaziorako jartzeko prest dauden horientzat. Lehendik landutako dinamikak eta testuak probatuko dituzte, eta entsegu-gelan gertatzen denetik abiatuta, ideia berriak sortuko dituzte.

LA BRECHA konpainiari buruz:

La Brecha, Paula Prolek eta Albar Cirardak, 2021ean sortutako antzerki-konpainia da. Biak Arte Dramatikoan graduatuak dira, Euskadiko Arte Dramatikoaren Goi Mailako Eskolan (Dantzerti). Hizkuntza berrien aldeko apustua egiten dute, eta ikuspegi humano, sentikor eta sozial batetik sortzen dituzte lanak. Haien proiektuak fikzioa eta errealitatearen arteko muga mehean kokatzen dira, gizarte gisa nor garen eta zer gertatzen ari zaigun ulertzen saiatzeko. Beren proiektuak “eguneroko posdramatzat” definitzen dituzte: hizkuntza berrien barruan kokatzen den antzerkia, baina, aldi berean, “Galiziako herrixka batekoa den eta inoiz antzerkirik ikusi ez duen nire amonak ere uler dezakeena”. 2021etik hainbat ikuskizun estreinatu dituzte. Azkena, “¡Qué fantástica esta fiesta!” izan da.