
TIEMPO
Bilboko Antzerki et Dantza Garaikidearen Jaialdia. BAD BILBAO
Zirkua-Dantza. Euskadi. Testu gabekoa. 35 minutu + sormen prozesuaren inguruko hizketaldia.
Gorka Pereira, Mar García.
Tamariz (RTM&M).
Mauri Martín, Levi Pacheco.
Stefan Sing, Jorge Silvestre.
Zirkozaurre.
BAD, Eusko Jaurlaritza/Gobierno Vasco.
Sozial Antzokia (Basauri).
Ukaezina da existentzia eta denboraren arteko lotura. Zer gara gu denborarik gabe?
Bata bestearen parte gara; bata-bestearen menpeko; nahitaezko bidaideak.
Zure denbora zeure barruan sortzen da. Zure denbora ez da nire denbora. Adimen eta gorputz beste denbora paralelo daude.
Zirkozaurre, izen bereko zirko-espazioan gertatutako sormen-prozesuetatik abiatutako zirku konpainia da. Zirku diziplina eta teknikak oinarri harturik, lengoaia berrien etengabeko ikerketa eta bilaketa du lan-ildo nagusi, helburu jakin batekin: sortzaile eta publikoen interakzioa sustatu eta arte bizien ikuspegia zabaltzea.
urriak 23, 20:00etan
Sarrerak BAD BILBAO web orrian: http://badbilbao.eus/web/