TRATANDO DE HACER UNA OBRA QUE CAMBIE EL MUNDO
Lur azpiko antzoki batean itxita lau aktore. Kanpoaldean, aldatu nahi duten kontrako mundu bat. Horretarako giltzapetu dira, mundua aldatuko lukeen antzezlan bat sortzeko. Baina posible ote antzerkiak mundua aldatzea? Horretan saiatuko da komedia zoro honekin.
Haizea Águila Mínguez, Ainhoa Artetxe Uriarte, Graciela Doniz, Juana Lor.
Teatro La Re-Sentida.
Javier Liñera.
Álvaro Manríquez.
María Casanueva.
Mara Montiel eta Ainhoa Artetxe.
Fernando Alcauzar eta Quique Gago.
Urtzi iza.
Asier Corera.
Arantxa Uriarte, Judit Voet.
Galdera potolo horietako bat bota geniezaioke geure buruari: zertarako testu hau edo beste edozein testu?
Beste honako hauek ere galde geniezaioke: zertarako antzerkia edo ikuskizunak edo ekitaldi kulturalak? Zertarako sortu? Sortzearen bultzada berekoiari bakarrik jarraitu behar diogu? Zerbait alda daitekeela pentsa genezake? Edo gainerako sortzaileentzat sortzen dugu? Zer gertatuko litzateke egunen batean arteak existitzeari utziko balio? Arteak edo, hobeto esanda, antzerkiak mundua alda dezake? Nola? Zein antzezlanekin? Orain artean egin ez badu, nola egin ahalko du mundu berri honetan?
Aktore hauek, lur azpitik, galdera horiei erantzuten saiatuko dira. Erantzunen bat bilatzen nabigatuko dute, mundua aldatuko lukeen antzezlan bat bilatzen.