Trigedias de Amor y cuernos
Trazioa eta abangoardia elkarri lotu nahi izatea, horra Iñaqui Juárez Montoliok buruturiko pertsona bakarreko ikuskiun honen helburua.
Amodio eta adarren tragediak lanean Galiziako bubulú-ren tradiziorik onena jasotzen da, bertan txotxogilogintzako bi testu hilezkor biltzen direlarik: Ramon del Valle Inclan-en Don Frioleraren adarrak eta Federico Garcia Lorcaren Don Cristobalen erretaula ttipia, biak galiziar bululú-ren antzera kontatuak. Itsuak bere soinaz eta soingainaz erretaula egiten du eta, panpinen laguntzaz, antzerkiaren mamia berreskuratzen ahalegintzen da, hots, antzerki gordina, borraren katarsia.
Bi istorioen sarrerako Nicanor Parraren “Ardo koplak” erabiltzen dira. Itsua, ardoa eta panpinak nahastuz, juglarearen tradiziorik onena berreskuratzen da.