Urak ttiki dire

ES
EU

Urak ttiki dire


ESTRENO ABSOLUTO
Un texto crudo, dulce y poético a la vez, nadando entre el drama, la comedia y el absurdo, donde son infinitas las preguntas, los deseos, los recuerdos y los sueños.
Tras la función concierto de IZAKI GARDENA & LIBE.


urak ttiki dire
SinopsisEste año la compañía Gilkitxaro cumple veinte años y para celebrarlo van a llevar a escena por primera vez una obra de la que no son los autores. El actor y músico de Lesaka Gaizka Sarasola ha escrito expresamente para ellos la obra “Urak ttiki dire”.Ilargi acude cada día a una bañera abandonada en mitad del bosque con la intención de huir de casa refrescando y limpiando sus piernas cada día, es el único lugar donde puede huir de la tragedia de su casa. De pronto aparecerá Willy, quien también huyendo tiene una misión destructiva y definitiva por cumplir. Unión y convivencia para dos corazones necesitados, que se perderán entre la lucha, el amor, la esperanza y el fin.
fotos
8 y 9 noviembre a las 20:00 horas. (en euskera)
Reserva entradas: 639766720
FICHA
Libreto: Gaizka Sarasola.
Intérpretes: Ane Zabala y Galder Pérez.
Dirección: Kerra Gabikagogeaskoa.
Asesoramiento escénico: Aiora Sedano
Diseño e iluminación: Zigor Gorostiola.
Espacio & Atrezzo: Jono & Lulu.
Técnica: The Kuñaus / PatxiQ.
Prensa: Goizalde Landabaso.
Imágenes: Nino Monero.
Producción: Gilkitxaro.

DOSSIER
Sobre el espectáculo
Ilargi eta Willik mendian topo egingo dute, ez dute elkar ezagutzen. Zapalduriko
morkotsa den bidean, iraganeko iratze metak baino ez daude. Ilargi etxetik alde egiteko beharraz doa bertara, hankak freskatu eta garbitzera, etxeko pisutik libre sentitzen baita bertan. Aitak beti erraten zion bertan izan zela zoriontsuen. Willi zerbaiten bila dabil, ihesean. Erregea eta bere segizioaren zain dago. Eginbehar garrantzitsua dauka, helburu suntsitzailea eta definitiboa.
Orduan pertsonaia biren, bihotz handi biren, arteko erlazioa hasiko da, iraganaz, etorkizunaz, badenaz eta ez denaz, itxaropenaz zein amaieraz mintzatuz, hori dena elkarrekin bizitzen ari direla ohartuko diren arte.
Itxaropenak, amesgaiztoak, frustrazioak, maitasuna, bakardadea eta elkar ezin ulertzea behin eta berriz agertzen dira bidean. Hala ere, bada herri honetako eguneroko bizitzan ondorio asko izan dituen bestelako gai potoloa: borroka, pertsonen arteko borroka, pertsonen aurkako borroka, borroka armatua, borroka poetikoa, existitzen ez diren borrokak, galdutako borrokak, irabazteko borrokak…
Horrela, samurtasunez eta poesiaz beteriko testu batean asko dira planteatzen diren galderak, hainbeste dira bete beharreko desioak, gehiegi baitira bete ez diren ametsak. Hori guztia biltzen du egileak testuan, ohikoa duen idazkera poetikoa eta antzerki absurdoaren arteko nahasdura eginik.
Sobre GAIZKA SARASOLA
Gaizka Sarasola Iartzabal (Lesaka, 1974). Txistulari eta musika irakaslea. Mairu Antzerki Tailerraren sortzaileetariko bat. Talde honen zenbait lanetarako musika sortu eta testuak idatzi ditut; horien artean 2005an Bortzirietako Kafe-Antzerki Beka saria jaso zuen “Erregea, soldadua eta bufoia” antzezlanarekin. Musika arloan, “Ixuriak” eta “Ez naiz deusen jabe” diskoak kaleratuak ditu Xabier Erkiziarekin batera.
Sobre ANE ZABALA GABIKAGOGEASKOA
Ane Zabala Gabikagogeaskoa (Bilbo, 1975). Kazetaria eta aktorea. Gilkitxaro antzerki taldeko aktore eta sortzailea (1993tik gaur egunera arte, hamaika antzerki eta kultur proeiktu egin izan ditu) Informazioa zientzietan lizentziatua, Arte daramatikoan graduondoa egin zuen Artebi eskolan eta Arte dramatikoan Postgradoa EHUn. Gilkitxaro anzterki taldearekin hainbat lanetan parte hartu du, “Infernuko atarian”, “Trokaolatarrak”, “Elevator”, “Honolulu, leku bat”,” Mirande
Kabareta”, “8 Begi”. Glu Glu ekoiztetxearekin “Hiru Txerritxoak” “Txanogorritxo eta marrubi zaporeko gaztainak” lanak taularatu ditu. Zuberoako Hebentik elkartearekin Fernando Arrabalen “Gernika” antzezlanean parte hartu zuen.
Sobre GALDEZ PÉREZ
Galder Perez (Bilbo, 1975), Ane Zabalarekin batera Gilkitxaro taldeko
sortzaileetako bat da. bera bezala ere, kazetaria bada ere, azken urte hauek antzerkigintza mundua hazi eta hezia izan da. Ibilbide oparoa egitea lortu da antzerkian idazketa lanekin (zenbait sari jasotakoa), aktore gisa edota zuzendari lanetan. Aipatzekoa da batetik enkarguzko lan arrakastatsuen zerrendan izan daitezkeen batzuk “Cocidito madrileño” edo familia ikuslegoarentzat “Ahatetxo itsua” esaterako. Egin duen azken lanean artean nabarmentzekoa da idatzi eta zuzendutako “Su Txikian” antzezlana, euskal gatazka konpontzen laguntzeko egindako elkarrizketen inguruko antzerki dokumentala.
Sobre ZIGOR GOROSTIOLA SAUCE
Zigor Gorostiola (Bilbo, 1978) psikologia ikasketak egindako da, baina azken hamarkada luzea antzerkigintza eta eszenarako argiztapen lanetan eman ditu.
Zenbait antzokietako arduradun teknikoa izan da eta bada ere. Azken bolada honetan, espazio eszenikoen argiztapen eta proiekzioen inguruan ikerketa lanak egin eta sortu izan ditu. Tartean “Orbe”, sortu zuen, non irudiak eta baliabide teknikoak antzezlan muntaia baten poetika ia osoa osatzen zuen.Sobre GILKITXARO ANTZERKI TALDEA
Gilkitxaro antzerki taldeak 1993an hasi zuen bere ibilbidea. Garai horietan gazte koadrila batek osatzen zuen kolektiboa. Helburu nagusia antzerkia egitea zuten, euskara hutsez beti, antzerkiaz gozatzea, antzerkian ikasiz jolastea.
Hasierako urte horietako berezkotasuna nagusi zen. Antzezlanak dibertitzeko sortuak baitziren. Urteek aurrera egin ahala, antzerki eta bestelako arte ikasketak gauzatzen joan ziren heinean Gilkitxaroren ibilbide bera ere sendotzen joan zen.
Horrela, Ane Zabala eta Galder Perez geratu dira taldeko kide egonkorrak bezala.
Elkarrekin zenbait antzezlan sortu izan dituzte “Honolulu, leku bat” edota “8 begi” esate baterako. Bata zein bestearekin ehun emanaldi inguru eskaini izan dituzte.
Bestelako esperientziak ere izan ditu taldeak, musikari eta idazle ezberdinekin elkarlana eginez. Hala nola, Edorta Jimenezek taldearentzat idatzi zuen “Mirande Kabareta”. Proiektu honetarako ere musikariekin elkarlana izan zuten, Txuma Murugarren eta Rafa Acevesekin taula gainera igo zirelarik.
Oraingo proiektu berri honetarako bestelako elkarlana jarri nahi dute martxan.
Ane Zabala eta Galder Perez euskal antzerkian izan diren eta diren zenbait saiakuntzetan hartu izan dute parte. Taldearen hastapenetan, laurogeitamargarren hamarkadan, EATAEren batzorde eragilean lanean jardun izan zuten, euskal antzerki taldeen elkartea zen horretan. Orduan aukera izan zuten Euskal Herri osoko antzerki talde eta antzerkigileekin harremana izateko. Nafarroa aldean, Bortzirietan hain zuzen, lekua eta antzerki bidelagunak aurkitu zituzten, Lesakan, Beran, Arantzan. Eta orain, hori antzerki proiektu batekin gauzatu nahi dute.
Horretarako, Gaizka Sarasolarekin harremanetan jarri ziren berriz, duela hamar urteko harremana berreskuratu, eta Lesakako antzerkigile eta musikariak testua idatzi die: “Urak ttiki dire”. Gilkitxaro antzerki taldeak, hortaz, bere hogeigarren urteurrena ospatzeko urak irekiko duen proiektu artistiko berri bati ekingo diote.

Share on FacebookTweet about this on TwitterPin on PinterestEmail this to someone

Enviar