Poza: zergatik dantzatzen dute bosniarrek?
Un viaje emocional
Sinopsis: Cinco amigos en una habitación, a la espera de que suceda algo bello. La belleza se rechaza porque produce esperanza. Ver cómo una persona que ha vivido una terrible experiencia se emborracha, baila, se rompe la voz cantando. El punto de partida de este trabajo es la inquietud que todo ello produce a un testigo. Momentos que son tan dulces que asustan, crueldades que pueden llegar a emocionarnos.
Intérpretes: Jabi Barandiaran, Idoia Beratarbide, Ander Fernandez, Oier Guillan, Asier Sarasola.
Dirección artística: Corinne Cella.
Dirección artística: Dejabu panpin laborategia.
Atrezzo y fotos: Alvaro Ledesma.
Vestuario y escenografía: Marodi taldea.
DOSSIER
Descripción
Bost pertsona ikusiko ditugu gela batean eserita, zer edo zer ederra gertatzeko zain.
Konbentzituak daudelako gutxien espero den lekuan eta unean, egoerarik ‘terribleenean’ ere, eman daitekeela edertasuna. Pertsona horiek ez dira pertsonaiak baina teatroa egiten dute, teatroan topatzen dituztelako beraiek edertasun uneak, eta edertasunerako bidea.
Gela horren barruan aipatu eta ikusiko diren gaien artean dago bosniarrena, sinbolo eta metaforagisa. Pertsonaietako batek afari bat konpartitu zuen behin bosniar lagun talde batekin, gerra istoriorik lazgarrienak bizi ostean han ikusi zituen dantzatzen, kantatzen, mozkortzen, eztarria urratzen, bizitza ospatzen. Hortik etorri zen antzezlan honetako galdera motorra: zergatik dantzatzen dute bosniarrek?.
Antzezlanaren ezaugarriak
‘Poza: zergatik dantzatzen dute bosniarrek?’ teatro lana da, baina abiapuntua ez da istorio bat ez hari narratibo bat: bertan dauden bost pertsonaien sentimenduak, emozioak, teatroaren bidezko edertasunaren bilaketa islatzen da obran zehar.
Umorez, poetikotasunez, hunkiduraz.
Bost pertsonaiek aktoreen izen-abizen berdinak dituzte: Jabi Barandiaran, Idoia Bertaarbide, Ander Fernandez, Oier Guillan eta Asier Sarasola. Esaten duten guztia egia da, zintzotasun artistiko baten bila dabiltzalako. Baina oholtzan esaten duten unetik, fikzio bilakatzen da.
‘Poza’ performatibitatearen hainbat elementu erabiltzen dituen teatro lana da, autofikzioan oinarritua, kolax poetiko eta dramatiko bat sortzen du.
TALDEAREN ASMOEN AZALPENA
Metrokoadroka kolektiboak harreman artistikoen sareetan oinarrituta egiten du lan, makulu horrekin sortzen ditu ikuskizunak, erakusketak, esperimentazioak eta ikerketa proiektuak. Filosofia horri eu tsita egin du lan ‘Poza: zergatik dantzatzen dute bosniarrek?’ izeneko proiektuan: lan talde bat osatu da oholtza gaineko lana egiteko, eta horren inguruan laguntzaileen sare bat eraikitzea bilatu du harreman artistikoen bitartez elkarlana osatze aldera.
‘Poza’ proiektuaren bitartez Metrokoadrokak azken urteetan jarraitu duen ildo nagusietako batean sakontzea bilatu du: arte diziplina ezberdinen arteko elkar eragina, talka eta uztartzea oholtza gainean. Horretarako poesia, teatroa, pintura eta musikatik abiatu da, prozesuan egindako inprobisazio saioetatik abiatuta.
Sobre el proceso de creación de ‘POZA’
Hastapenetik testu batzuetatik abiatu da proiektua, Oier Guillanek mahai gainean jarritakoak. Testu haien planteamendua (‘Zergatik dantzatzen dute bosniarrek?’ izeneko sorta) guztiz irekia zen.
Taldeari planteatu zaion lan metodologian testuen interpretazio librea egin da, inprobisazio fisikoak egin ahala testuak egokitzen joan dira, testu berriak idatzi dira beste ahots batetik (Asier Sarasola), eta idatzitakoak berridatzi egin dira talde lanean kide guztien iradokizunak aintzat hartuz.
Testuetan ez zegoen hari narratiborik, ez zegoen arku dramatikorik. Testuen planteamenduan taldeak interpretazio fisiko eta libre baten aldeko hautua egiten da, eta bide hori bera hartu da.
Testuak hartuta irudi fisiko poetikoak bilatu eta landu dira, lehenik paperean eta ostera inprobisazio fisikoen bitartez. Horrek ekarri du testu batzuk baztertzea, beste batzuk sortzea. Geratutako testu eta irudi fisikoen artean bilatu eta topatu ditu taldea jarraitu nahi zuen haria, ideia guztien gainetik nabarmentzen zen kontzeptua eta mezua.
Lan honetan performatibitatearen bidea hartu dugu hein handi batean, baina une oro hasieratik taldearen baitan markatutako bide dramaturgiko oinarrizkoak oso argi izanik: arte diziplina ezberdineko kideak izanik inork ez du egingo egiten ez dakien ezer, eta egiten dakien hori (kontrolatzen duen elementua: ahotsa, musika, marrazketa, gorputz interpretazioa…) urrunago eramaten saiatuko da; gu geu izango gara eszenan, ez da pertsonaiarik egongo, nahiz eta gu geu fikziozko pertsonaiak bilakatu; ez dugu egia ez den ezer kontatuko, ez dugu egia ez den ezer egingo, antzerkia egingo dugu baina ez dugu ‘interpretatuko’.
Sobre los participantes
Jabi Barandiaran (Donostia, 1969) Donostiako TAEen ikasi ondoren Ados Teatroarekin hasi zen lanean eta ondoren Trapu Zaharra-rekin, gaur egun hauekin jarraitzen du antzezlan ezberdinetan parte hartuz. Aldi berean, bere sormen kaotikoa libre utzi eta J.B. Pedradas zigilupean dihardu, bere ego eta konfiantza marka, neurri txikiko hainbat ikuskizun sortuz. Hala nola, Errare Hymanym Est, Pepinos Podridos (en el frigo) eta No Estoy Para Nadie, guztiak karteleran oraindik. Hika taldearen Hitzak lanean parte hartu du berriki.
Idoia Beratarbide (Oiartzun, 1977), pintorea eta ilustratzailea. Hainbat liburu ilustratu ditu haur eta gazte literaturan, pinturaren arloan Memoria zulatua izenekoa du erakusketarik berriena. Arte eszenikoetan zuzenean pintatzen zein arropak eta eszenografiak sortzen egin du lan.
Oier Guillan (Donostia, 1975), idazle eta kazetaria. Hainbat liburu kaleratu ditu poesia eta antzerkiaren arloan, azkenak Eskuen sustraiak (Susa, 2009) eta Herio heroi/Arra.Arraroa (Artezblai, 2010). Poesia beste arte diziplinekin uztartzen egin du lan hamaika ezena lanetan.
Ander Fernandez (Donostia, 1981), musikaria. Musikari-sortzaile gisa Rouge Elea, Dejabu eta Metrokoadroka taldeekin egin du lan, argiztatzaile-sortzaile gisa ere Anakrusa taldearekin. Kakahuete musika taldeko kidea da.
Asier Sarasola (Lezo, 1976), idazle eta itzultzailea. Poems, everybody, poems! (batBada, 2010) izeneko lanean irakurri daitezke bere testuak. Poesia ikuskizun ugarietan parte hartutakoa da testuak idazten, errezitatzen eta antzezten. Kakahuete taldeko kantaria da.
Sobre el colectivo METROKOADROKA
Metrokoadroka hainbat arte diziplinetan gabiltzan hamaika lagunek osatu dugun kolektiboa da.
Artistentzako plataforma gisa eta sorkuntzarako elkargune gisa tresna eraginkor bat sortzea da gure asmoa.
Metrokoadrokaren helburua honakoa da: hala arte eszenikoetan nola arte plastikoetan sor daitezkeen proiektuak laguntzea, zabaltzea eta batzuetan sortzea. Beti ere kulturarekiko ikuspegi kritikoari eta esperimentazioari lehentasuna emanez. Arte diziplina ezberdinen arteko elkarrizketa eta elkarlana da esperimentazio horren oinarri nagusietako bat.
Metrokoadroka harreman artistikoen sare antolatua da, eta horri esker gauzatzen ditu proiektuak.
Sare horretan parte hartzen dugunok banakako edo taldeko proiektuak aurrera atera ahal izateko eskaintzen diegu besteei gure ahala.
Kultura beste modu batean ulertzeko, egiteko eta kudeatzeko beharra dagoela uste dugulako antolatu gara modu honetan. Proiektuak sakontasunez, seriotasunez eta ausardiaz sortzea da gure erronka, auzolanean eta harremanen sareetan oinarrituz gure lana.