Su izan nahi: hildakoak, senideak eta maskotak

ES
EU

Su izan nahi: hildakoak, senideak eta maskotak


Un viaje emocional a través de los hilos que unen a las personas


su izan nahi: hildakoak, senideak eta maskotak
Sinopsis: Cinco amigos que tienen frío en busca de calor. Buscan calentarse con el recuerdo de muertos, familiares y mascotas que han sido decisivas en sus vidas.
Humor, poesia visual, performance y diálogo entre distintas disciplinas artísticas son las bases sobre las que se construye la obra de teatro SU IZAN NAHI: un viaje emocional a través de los hilos que unen a las personas.
video
25 abril a las 19:30 horas.
Reserva entradas: 639766720

FICHA

Intérpretes: Idoia Beratarbide, Javi Barandiaran, Ander Fernandez, Asier Sarasola, Oier Guillan.
Colaboran:Teatro San Agustin de Durango y Teatro Aita Mari de Zumaia (ZUBI deialdia).
Cartel: Idoia Beratarbide.
Bideoa: Zazpi t´erdi.

DOSSIER

Sobre la obra SU IZAN NAHI.
EMetrokoadroka kolektiboak SU IZAN NAHI antzezlana sortzeko laguntza jaso du Durangoko San Agustin antzokia eta Zumaiako Aita Mari antzokiaren eskutik, ZUBI ekimenaren barruan. 2014-15eko neguan erresidentzia bana egin dugu antzokiotan. 2015eko apirila eta uztaila artean egingo dugu lehen emanaldi sorta (ikus beherago emanaldien agenda).
Proiektu honetan oholtza gainean diziplina artistiko ezberdinen arteko harremana (poesia, pintura, musika, teatroa) ikertzen eta esperimentatzen jardun gara kolektiboko bost lagun: Idoia Beratarbide, Jabi Barandiaran, Asier Sarasola, Ander Fernandez eta Oier Guillan.
Aurretik egindako POZA antzezlanean aktoreok benetan (eszenatik kanpo) garen horretatik presentzia eszeniko bat landu eta bilatu genuen, teatroaren kontzepzio narratiboetatik at, poesia eta pinturaren kodeetan oinarrituz. SU IZAN NAHI honetan ikerketa ildo horretan sakontzen saiatu gara, beste kode eszeniko batzuetara eramanez gure lana: norberaren egian oinarritutako presentzia eszenikoak bilatu ditugu, umoretik batzuetan, performatibitateari loturiko kodeetatik besteetan, teatroruntz beti.
Nola lortu benetakotasuna, gure presentzia eszeniko erreala ekintza poetikoetara eramanez? Nola lortu “egiazko” sentimenduetara eramatea publikoa, gure izen-abizenak dituen presentzia eszeniko absurdu batetik?
Funtsean “Teatro posdramatikoa” deitu izan den horren mugetan murgildu gara lan honetan, poetika bide, kode eta diziplina artistiko ezberdinen arteko zubiak bilatuz eszenan, umoreari eta publikoarekiko gertutasunari uko egin gabe. POZA antzezlanaren bitartez ikusi dugu, hain zuzen ere, posible dela kode eszeniko berritzaileetan nabigatu publikoarekiko komunikazioari uko egin gabe, jendearen bihotzera iritsiz. SU IZAN NAHI proiektuaren bitartez bide horretan urrats berriak eman nahi ditugu.

Sobre los actores.
Jabi Barandiaran (Donostia, 1969) Donostiako TAEen ikasi ondoren Ados Teatroarekin hasi zen lanean eta ondoren Trapu Zaharra-rekin, gaur egun hauekin jarraitzen du antzezlan ezberdinetan parte hartuz. Aldi berean, bere sormen kaotikoa libre utzi eta J.B. Pedradas (bere alter-ego) zigilupean dihardu, neurri txikiko hainbat ikuskizun sortuz. Hala nola, Errare Hvmanvm Est, Pepinos Podridos (en el frigo) eta No Estoy Para Nadie, guztiak karteleran oraindik. Hika taldearen Hitzak lanean parte hartu du berriki. Metrokoadrokarekin aktore-sortzaile jardun da Poza eta Salto lanetan, zuzendari artistiko Zertarako hegoak eta Gabrielen lekua lanetan.

Idoia Beratarbide (Oiartzun, 1977), pintorea eta ilustratzailea. Hainbat liburu ilustratu ditu haur eta gazte literaturan, pinturaren arloan Memoria zulatua izenekoa du erakusketarik berriena. Arte eszenikoetan zuzenean pintatzen zein arropak eta eszenografiak sortzen egin du lan, MARODI taldearen barruan. Eszena gainean Poza eta Hura ez da lekua antzezlanetan jardun berri da, jantzigile gisa Zertarako hegoak, Gabrielen lekua eta Publikoari gorroto lanetan egin du lan.

Oier Guillan (Donostia, 1975), idazle eta kazetaria. Hainbat liburu kaleratu ditu poesia eta antzerkiaren arloan, azkenak Eskuen sustraiak (Susa, 2009), Herio heroi/Arra. Arraroa (Artezblai, 2010) eta Elkartasun basatia (Susa, 2013). Poesia beste arte diziplinekin uztartzen egin du lan hamaika ezena lanetan, azkenak Poza, Gabrielen lekua (TTak teatroa, Andoni Egaña, Rafa Rueda eta Alain Urrutiarekin batera) eta Nola belztu behar zuria (Bide Ertzean taldearekin batera). Idazle-zuzendari gisa Zertarako hegoak eta Salto ditu azken lanak.

Ander Fernandez (Donostia, 1981), musikaria. Musikari-sortzaile gisa Rouge Elea, Dejabu eta Metrokoadroka taldeekin egin du lan, argiztatzaile-sortzaile gisa ere Anakrusa taldearekin. Kakahuete musika taldeko kidea da. Bere musikak entzun daitezke Hura ez da lekua disko-liburuan (Txalaparta, 2012), eta Zuek proiektuaren webean. Poza antzezlanean aktore-musikari-sortzaile.

Asier Sarasola (Lezo, 1976), idazle eta itzultzailea. Poems, everybody, poems! (batBada, 2010) eta Hura ez da lekua (Txalaparta, 2012) liburuetan irakurri daitezke bere testuak. Poesia ikuskizun ugarietan parte hartutakoa da testuak idazten, errezitatzen eta antzezten, azkenak Poza eta Nola belztu behar zuria (Bide Ertzean taldearekin batera)..

Sobre la compañía METROKOADROKA.
Creado en 2008 entre personas de distintas disciplinas artísticas como teatro, literatura, música, escultura, pintura y fotografía, con el objetivo de crear instrumentos de autogestión y redes sobre las que poder llevar a cabo distintos proyectos.

Entre los espectáculos realizados están metrokoadrobat (danza, teatro, pintura, piano 2008), Ate hautsiak (recital dramatizado, 2009), Eskuen sustraiak (música, pintura, poesía 2009-10), Herio heroi (2010-11), Hura ez da lekua (2011), Arra. Arraroa. (teatro, 2011).

Además ha ayudado proyectos experimentales como AL-AL (música en directo con videocreación), MARODI (creación de vestuarios), PANPINEKIN JOLASEAN (proyecto artístico ropa-pintura-fotografía), MEMORIA ZULATUA (exposición pintura).